Ekonomia -

Enpresak

Tubos Reunidosek 115 milioiko erreskatea eskatu du, pandemiaren eragina leuntzeko

Zehazki, 100 milioiko partaidetza mailegu bat eta partaidetza mailegu bihur daitekeen 15 milioiko mailegu arrunt bat galdegin dizkio Espainiako Gobernuari.

Tubos Reunidos, Amurrio. Argazkia: Radio Euskadi
Tubos Reunidos, Amurrio
Tubos Reunidos, Amurrio. Argazkia: Radio Euskadi

L.Z. | EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tubos Reunidos enpresak 115 milioi euroko dirulaguntza publikoa eskatu dio Espainiako Gobernuari, enpresa estrategikoen kaudimenari laguntzeko sortutako funtsera jotzeko.

Zehazki, 100 milioiko partaidetza mailegu bat eta partaidetza mailegu bihur daitekeen 15 milioiko mailegu arrunt bat galdegin dizkio Madrili, enpresak berak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez.

"Aldi baterako galdegindako laguntza publikoaren eskaria merkatuaren egungo egoeran eta konpainiaren jardunean oinarrituta egin dugu, covid-19aren pandemiak izandako eragin ekonomikoa aintzat hartuta", nabarmendu du enpresak.

Gainera, azaldu dutenaren arabera, datozen hilabeteetarako aurreikuspenak ez dira onak, ziurgabetasuna baita nagusi sektorean, zeinean Tubos Reunidosek parte hartzen zuen inbertsio proiektuen % 50 gelditu den. "Baldintza horiek kontuan izanda, kanpo finantzaketa behar dugu, 2021-2024erako prestatutako plan estrategikoan jasotako jarduerak betetze aldera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Krisi ekonomikoa Araba Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Koronabirusa Aiarako kuadrilla