Ekonomia -

Zorraren krisia

Espainiaren arrisku saria jaitsi da Europako Bankuak esku hartu ostean

Espainia erreskatea egiteko mailatik gertu egon da, arrisku saria 500 puntura igo baita. Ustez Europako Banku Zentralak Espainiako zorra erosi du, eta arrisku saria 470 puntutan kokatu da.

Zorraren krisia.
Zorraren krisia.
Adituek ez dute uste Espainia erreskatatuko dutenik

01:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako arrisku saria maximoetatik aldendu da, 500 puntuko mailan egon ostean. 469,2 puntutan kokatu da azkenik, %, 6,550eko etekinarekin, ustez Europako Banku Zentralak zorraren bigarren mailako merkatuetan esku hartu ostean.

Bestalde, Italiako zorrak behera egin du eta 500 puntuko mailatik jaitsi da, 499,7 punturaino; % 6,859ko etekina du.

Halaber, Frantziako arrisku saria 173,5 puntuko mailan kokatu da, 205 punturaino heldu eta markak hautsi ostean.

Zorraren merkatuan emandako espekulazioak Espainiako burtsan eragina izan du eta % 04, egin du behera.

Altxor Publikoaren jaulkipena

Espainiak 3.562 milioi euroko zor jaulkipena egin du hamar urterako bonuetan, baina interes tasak 1997az geroztik gainditu gabeko mailara igo behar izan ditu. Hau da, merkatuen presioa dela eta % 7,088ko interesean saldu behar izan du zorra.

Joan den urriaren 20an egindako enkantearekin alderatuz gero, gaur ezarritako interes marjinala % 30 handiagoa da. Egun hartan % 5,45eko interesean egin zuten jaulkipena.

Gaurko igoera indartsua Europan Alemaniakoa ez den zorra erosteko dagoen beldurrak eragin duela iritzi dio Javier Ferrer adituak. Hartutako maila etsigarriak Espainiako zorra erostezko interesik ez dagoela erakusten duela esan du.

Altxorraren enkantea amaitu bezain pronto, Espainiako arrisku sariak, herrialdearen 10 urterako bonuak Alemaniakoekin alderatuta kalkulatzen denak, 500 puntuko maila hartu du. Errekor berri bat ezarri du, beraz, % 6,762 ko errentagarritasunarekin.

Salgadok erreskatea baztertu du

Salgadok azaldu duenez, Estatuko aurrekontuetan 27.000 milioi euro aurreikusi zituzten zorrari aurre egiteko, eta horietatik 24.000 baino ez dira gastatu.

Dena den, "salneurri txikiagoak ordaindu nahiko genituzke, hori merezi baitugu", esan du.

Zapatero: "Europa da egonkortasunerako erantzuna"

Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak "berehalako" irtenbidea eskatu dio Europar Batasunari eta Europako Banku Zentralari, nazioarteko krisi ekonomikoari aurre egiteko; izan ere, Zapateroren ustez, "Europa da egonkortasunera itzultzeko erantzuna".

Zapaterok azaldu duenez, finantza sistemaren arazoa ez da gobernuak aldatzearekin konponduko; "Europako Gobernu bakar batek denontzako erabakiak hartu" behar dituela gaineratu du.

"Europako Banku Zentrala behar dugu eta moneta bakarra eta moneta bakarreko herriak defendatu behar ditu", aldarrikatu du.

Halaber, Espainiak defizita murrizteko ahaleginak egiten eutsi egin diola eta eutsiko diola esan du, baina "kohesio sozialaren oinarriak mantenduz, eta herri gutxi gai izan dira hori egiten".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea