Publizitatea
Itxi

2021/01/25

14:07

Ekonomia

LAN-GATAZKA

Haurreskolak Partzuergoko langileen grebak %65eko jarraipena izan du

A. S. | EITB MEDIA

Besteak beste, ordezkapenak betetzea nahi dute eta haur eskola batetik besterako hezitzaileen mugimenduekin amaitzea.

1:26
Bilbo, gaur goizean
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Haurreskolak Partzuergoko langileek LAB, Steilas eta ELA sindikatuek deitutako bost greba egunetako lehena egin dute astelehen honetan, eta % 65eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera.

"EAEko Hezkuntza Sailak ezarritako gehiegizko zerbitzu minimoek eta Haurreskolak Partzuergoko gerentziak greba desitxuratzeko egindako ahaleginek ez dute langileen borroka geldiarazi, eta gaurko greba egunak % 65eko jarraipena izan du", azaldu du Arantza Andres LABeko ordezkariak Bilboko Arriaga plazan egindako elkarretaratzean. .

Halaber, gogorarazi du asteazkenean, hilak 27, laugarren greba eguna izango dela, eta, horretarako, 11:30ean elkarretaratzea deitu dute Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren aurrean. Greba eta mobilizazio gehiago iragarri dituzte otsailaren 22, 23 eta 24rako, "egoera konpontzen ez bada".

Babesten dituzten eskaeren artean daude, besteak beste, Haurreskolak Partzuergoaren doakotasuna eta integrazioa Hezkuntza Sailean, egun indarrean dauden akordioak errespetatzea eta betetzea, hitzarmen berriaren negoziazioa abian jartzea eta langileen behin-behinekotasun tasarekin amaitzea, beren lanpostuak egonkortuz.

Halaber, Osakidetzak irakaskuntza publikoan egiten duen Norbera Babesteko Ekipamenduen horniduran Haurreskolak Partzuergoa sartzea eta aurrekontua handitzea eskatu dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena