Publizitatea
Itxi

2021/01/25

17:53

Ekonomia

Futbola

Xabi Alonsoren absoluzioa baliogabetu egin du Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak

AGENTZIAK | EiTB MEDIA

2010 eta 2012 artean ustez Ogasunari iruzur egiteagatik absolbitu zuen epaiaren aurka jo zuten Fiskaltzak eta Estatuko Abokatutzak.

  • Xabi Alonso

    Xabi Alonso. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Madrilgo Auzitegi Nagusiak aintzat hartu ditu hein batean fiskalak eta Estatuko abokatuak Xabi Alonso futbolari ohi eta entrenatzailearen absoluzioaren aurka aurkeztutako helegiteak, eta Madrilgo Probintzia Auzitegira itzuli du auzia beste arrazoi juridiko batekin epai dezaten. Alonsoz gain beste bi pertsona daude auzipetuta, Ogasunari 2010, 2011 eta 2012an ia bi milioi euroko iruzurra egitea leporatuta.

Ivan Zaldua eta Ignasi Maestre dira beste bi auzipetuak. Azkena Kardzali enpresaren administratzailea zen. Egoitza Madeiran (Portugal) zuen elkarteak, eta bertan zerga gutxiago ordaintzen zirenez, futbolari ohiak haren esku utzi zituen irudi eskubideak 2009an, Liverpooleko jokalari zela, Real Madrilera joateko eskaintza jaso zuenean.

Fiskaltzaren arabera, operazio hori zergak saihesteko simulazioa izan zen, eta, hori dela eta, bi urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatzen du auzipetu bakoitzarentzat. Fiskaltzak uste du Auzitegiak ez zuela frogen azterketa zuzena egin, eta elementu batzuen kontraesanak ez zirela agerian geratu epaiketan.

Kasua aztertu ostean, Justizia Auzitegi Nagusiak uste du ebazpenean "motibazio defizita" dagoela, eta "barne inkongruentzia konponezina".

Horren hitzetan, "Kardzaliri eskubideak eman izana egiazkotzat hartzen bada, auzipetutako ekintzak ez lirateke delitua izango, aipatu onurak ez liratekeelako zergapekoak" Alonsoren PFEZaren barruan, legearen arabera.

Horren aurrean, Madrilgo Auzitegi Nagusiak "barne inkongruentzia" atzematen du puntu horretan; izan ere, ebazpenean argi azaltzen denez, "lege hori ezin zaio aplikatu Real Madrilekin zuen lan-harremanetik aparte irudi eskubideen bidez irabazitakoari: 685.900 euro 2010ean, 363.000 euro 2011n, eta 1.034.500 euro 2012an".

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena