Publizitatea
Itxi

2021/01/30

19:23

Ekonomia

Manifestazioa

Pandemiak kaltetutako milaka pertsonak lanpostu duinak aldarrikatu dituzte Gasteizen

E. L. | EiTB Media

50 enpresa-batzorde eta kolektibo baino gehiagok deituta, covid-19 pandemian zehar egindako kudeaketa publikoa salatu dute, ekonomikoki ito dituztelako.

  • Manifestazioa Gasteizen. Argazkia: LAB

    Manifestazioa Gasteizen. Argazkia: LAB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

50 enpresa-batzorde eta kolektibo baino gehiagok deituta, tartean ostalari, taxilari, banatzaile, pentsiodun, kirol arloko behargin eta etxe-langileek, milaka pertsonak lanpostu duinak aldarrikatu eta covid-19 pandemian zehar egindako kudeaketa publikoa salatu dute Gasteizen, ekonomikoki ito dituztelako.

"Araba enpleguaren defentsan, enplegu duina defenda dezagun" lelopean, LAB, ESK, LSB-USO, CGT, CNT eta STEE-EILAS sindikatuek mobilizazioa babestu dute. 17:00ak aldera Bilbo plazatik abiatu da, eta Arabako hiriburuaren erdialdetik ibilbidea egin du. Hiria "eremu gorrian" dago, eta ondorioz, ostalaritza itxita covid intzidentzia handiagatik.

Segurtasun distantzia gorde dute manifestariek. Taxilariak eta elikagai zein edari banatzaileen furgonetak manifestazioaren buruan izan dira. Ibilbide osoan zehar klaxona jo dute.

Protesta Andre Maria Zuriaren plazan. Argazkia: LAB

Kaleratzeak eta prekarietatea salatzeaz gain, administrazio publikoetako arduradunei errua bota diete manifestariek, esparru ekonomikoan eta sozialean egiten ari diren kudeaketagatik.

Diru-laguntza publikoak jasotzen dituzten enpresetan kaleratzeak, kalte-ordainik adostu gabe ostalaritza itxierarekin itotzea, autonomo faltsuak baimentzea eta pentsio duinak ez bermatzea, besteak beste, aipatu dituzte kolektiboetako bozeramaileek.

Erantzukizun instituzionalak ezin du "ezer ez egiteko" aitzakia koronabirusean aurkitu, pandemiaren eragina arintzeko formulak bilatzea posible delako, erantsi dutenez.

Aernnova, Laminaciones Arregui, Alestis, Elctor, Tubos Reunidos eta Sidenor konpainietako enpresa-batzordeek eta SOS Ostalaritza elkarteko langileek, suhiltzaile, anbulantzia, kirol jarduera eta ikuskizun munduko beharginek, baita pentsiodunek, taxilariek, zaintzaileek, etxe-langileek, Glovoko banatzaileek eta langabe kolektiboek antolatu dute protesta.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;