Ekonomia -
Erabakia
Iberiako pilotuek greba egingo dute abenduan
Oraindik ez dituzte erabaki lanuzteak egiteko egunak, lurreko eta kabinako langileen erantzunaren zain baitaude.
Erredakzioa
Iberiako pilotuek greba egingo dute abenduan zehar, Iberia Express filial berria sortzeko egitasmoaren aurka egiteko, Sepla pilotuen sindikatuak jakinarazi duenez.
Oraindik ez dituzte erabaki lanuzteak egiteko egunak, lurreko eta kabinako langileen erantzunaren zain baitaude. Hala ere, pilotuek greba egin egingo dutela nabarmendu dute, nahiz eta gainerako langileek protesta ez babestu.
Justo Peral Sepla sindikatuko ordezkariak kazetariekin izandako topaketa batean azpimarratu duenez, nahiz eta hegazkin konpainiaren gainontzeko taldeek grebaren aurka egin, pilotuek greba egingo dute.
Peralen esanetan, Iberia Express hegaldi merkeen konpainia sortzeko proiektuari Iberiak ekiten badio, pilotuek enpresa utziko dute aireko garraioko merkatuan eskari garrantzitsu bat dagoelako, Ekialde Ertainean eta Asian, bereziki.
"Txinara joango gara British Airwaysen hegaldi merkeei uko egiten diogulako", azaldu du. Honen esanetan, Iberiaren eta British Airwaysen arteko bat-egitearen ondorioz, Espainiako hegazkin-konpainiak "lan zikina egingo dio, Erresuma Batuko konpainiak mozkinak eramaten dituen bitartean".
Gabonetako ospakizunetan
Peralen arabera, greba egiteko asmoa ez da konpainiari egindako harrokeri bat, errealitate bat baizik. Izan ere, 400 pilotuk dagoeneko haien hegaldi-orduen zerrenda eskatu dute beste konpainia batean lanpostu berri bat eskatzera joateko.
Honen ustez, konpainiak berak bultzatu du Gabonetako datetan greba egitera, "ez duelako ezer negoziatu nahi, haren planak inposatzea baizik, eta legezkotasuna urratuz gainera".
Baliteke greba egunak Gabonetako ospakizunekin bat egitea, pilotuen taldeak 10 egunez abisatu behar duelako eta oraindik egun batzuk ditu erabakia hartzeko. Halaber, pilotuen zerbitzu minimoak % 95koak dira eta "egun horietan grebara atxikitzen ez badira, ez du ezertarako balio izango eta gauza da British Airwaysentzat diruaren galtzea suposatzea".