Ekonomia -

Krisia eurogunean

Erreskate funtsa handitzea onartu du euroguneak

Halaber, Greziako erreskatearen seigarren tartea desblokeatzea ere erabaki dute Finantza ministroek.

Olli Rehn, Elena Salgado, Mario Monti eta Jean Claude Juncker, Bruselan. Argazkia: EFE.
Olli Rehn, Elena Salgado, Mario Monti eta Jean Claude Juncker, Bruselan.
Olli Rehn, Elena Salgado, Mario Monti eta Jean Claude Juncker, Bruselan. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erreskate fondoa handitzea onartu dute Euroguneko Ekonomia ministroek. Urtarriletik aurrera ekiteko gaitasuna izango du erreskate fondoak, baina zenbatekoa ez dute zehaztu ministroek. Hala ere, urriko goi-bileran iragarritako bilioi bat euroak ez ditu izango fondoak. Zenbatekoa kopuru horren azpitik egongo dela jakinarazi dute.

Gainera, Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) Europari eta erreskate fondoari hobeto laguntzeko erakundearen baliabideak areagotzea "azkar" aztertzea adostu dute Euroguneko Ekonomia ministroek.

"Nazioarteko Diru Funtsaren baliabideak aldebiko maileguen bidez areagotzeko bideak azkar aztertzea adostu dugu (…) Finantza Egonkortasunerako Europako Fondoaren gaitasun berriari moldatzeko eta estuki elkarlanean aritzeko", azaldu du Jean-Claude Juncker Euroguneko presidenteak prentsaurrekoan.

Greziako erreskatea

Bestalde, Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroek Greziako erreskatearen seigarren tartea (8.000 milioi euro) desblokeatu dute. Greziak murrizketak beteko dituela onartu ostean hartu dute ministroek erabaki hori.

Urrian egindako bileran, euroguneko ministroak Greziari laguntza ematearen alde agertu ziren, baina aukera hori bertan behera gelditu zen Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroak erreferendum bat egiteko proposamena aurkeztu zuenean; azkenean galdeketa ez zen egin eta Papandreuk kargua utzi behar izan zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea