Ekonomia -

BALANTZEA

Iberdrolak inoizko diru gehien irabazi du 2020an, pandemia betean

Iberdrolak % 4,2 handitu zituen iaz bere irabaziak, 3.610 milioi euroraino. Covid-19ak 238 milioi euroko eragina izan du 2020ko emaitzetan.

Iberdrola dorrea, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Iberdrola dorrea, Bilbon
Iberdrola dorrea, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberdrolak inoizko daturik onenak lortu zituen iaz, pandemiak pandemia. Zehazki, % 4,2 handitu zituen bere irabaziak, 3.610 milioi euroraino, konpainiak Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeari (CNMV) jakinarazi dionez. Irabaziak handiagoak izango lirateke, izan ere, covid-19ak 238 milioi euroko eragin negatiboa izan du 2020ko emaitzetan. 

Koronabirusaren eragina aintzat hartu gabe, konpainia elektrikoak % 9,7ko irabaziak izango zitukeen.

2021ean 3.700 eta 3.800 milioi arteko mozkin garbia lortzea espero du Iberdrolak, eta 2020an 10.010,2 milioi euroko ustiapen gordina (Ebitda) izan du, 2019koa baino % 0,9 txikiagoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa