Ekonomia -

Finantza-krisia

Merkel: 'Eurobonuak eskatzen dituztenek ez dute krisia ulertu'

Gainera, kantzilerrak azpimarratu egin du Frantziarekin akordio bat egiteko asmoa duela, astelehenean, Sarkozyrekin izango duen bileran. Helburua hurrengo goi-bileran akordio bateratua aurkeztea da.

Merkelen ustez, krisia ez da bat-batean amaituko. Argazkia: Efe.
Merkelen ustez, krisia ez da bat-batean amaituko. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Markel Alemaniako kantzilerrak eurobonoei emandako ezezkoa berretsi eta Europako Banku Zentralaren (EBZ) independentzia azpimarratu du, erakundea monetaren egonkortasuna bermatzen duelako. Merkel Alemaniako Parlamentuan izan da, bere Gobernuak Europar Batasuneko (EB) hurrengo goi-bileran izango duen jarrera azaltzeko.

"Europako zorraren krisiari aurre egiteko eurobonoen emisioa eskatzen dutenek ez dute krisiaren nondik norakoak ulertu", esan du kantzilerrak, euroguneko zenbait kideren eskaerei erantzunez.

Krisia gainditzeak "urteak beharko ditu" eta horretarako beharrezkoa da "Europako itunetan aldaketak egitea" aurrekontu publikoen kudeaketa arautzeko.

Zehazki, Merkelek esan du erreferenztia irizpideak (BPGaren % 3 eta zorraren % 60) atzean utzi eta halabeharrez betetzeko irizpideak adostu behar dira. Irizpide horiek betetzea kontrolatu egingo da eta haustea automatikoki zigortu.

EBZren independentzia

Era berean, Europako Banku Zentralaren (EBZ) independentzia berretsi du Merkelek, monetaren egonkortasuna bermatzen duelako. Hori da, hain zuzen, kantzilerraren hitzetan, "gure demokraziaren lorpen handiena".

"EBZren zeregina monetaren egonkortasuna zaintzea da. EBZren eginbeharrak eta AEBetako eta Erresuma Batuko banku zentralenak ezberdinak dira", azpimarratu du.

Gainera, kantzilerrak azpimarratu egin du Frantziarekin akordio bat egiteko asmoa duela, astelehenean, Sarkozyrekin izango duen bileran. Helburua hurrengo goi-bileran akordio bateratua aurkeztea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea