Ekonomia -

Zaldibarko zabortegia

Sololuze eta desagertuta jarraitzen duen Beltran oroitu dituzte, 13 hilabete eta gero

Zaldibar Argituk elkarretaratzeak egin ditu zenbait udalerritan, eta gertatutako guztia argitu dadila eskatu du. Oraindik ez dute aurkitu Joaquin Beltranen gorpua.

Zaldibar Argitu plataformak deitutako elkarretaratzea. Argazkia: Zaldibar Argitu
Zaldibar Argitu plataformak deitutako elkarretaratzea.
Zaldibar Argitu plataformak deitutako elkarretaratzea. Argazkia: Zaldibar Argitu

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zaldibar Argitu plataformak gogoan izan ditu Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze, Zaldibarko zabortegiaren luizian harrapatuta geratu ziren langileak. Orain dela 13 hilabete, 2020ko otsailaren 6an, behera etorri zen zabortegia.

Sololuzeren gorpua 2020ko abuztuaren 16an topatu zuten. Beltran oraindik bilatzen ari dira.

Plataformak elkarretaratzeak eta lore eskaintzak egin ditu, larunbat goizean, Zaldibarren, Zallan, Markinan eta Etxebarrin (Bizkaia).

Horietan desagertutako langileak oroitu dituzte, eta gertatutako guztia argitu dadila eskatu dute.

Zaldibar Argituk antolatutako elkarretaratzea.

Plataformak antolatutako elkarretaratzea. Argazkia: Zaldibar Argitu

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak gaur Zalla Zaldibar Markina-Xemein Lur-jausiei buruzko albisteak Durangaldea albisteak