Publizitatea
Itxi

2021/02/17

11:21

Politika

Diputatuen Kongresua

Roblesek ez du Zaldibarri buruzkoa zuzendu, baina babesa helarazi dio Jaurlaritzari

N. B. | EITB MEDIA

Espainiako Defentsa ministroak azpimarratu duenez, une honetan "garrantzitsuena elkartasuna, enpatia eta, batez ere, Alberto eta Joaquinen familienganako maitasuna eta babesa adieraztea da".

2:49
Margarita Robles.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Margarita Robles Espainiako Defentsa ministroak bere hitzak zuzentzea saihestu du, Larrialdietako Unitate Militarrak duela urtebete Zaldibarko zabortegiaren lur-jausian parte hartu ez izanaren inguruan, baina Eusko Jaurlaritzari "babesa eta enpatia" helarazi dizkio.

"Ezin dut ulertu leku batzuetan Larrialdietako Unitate Militarra ezin dela etorri esatea, baina, agian, duela urtebete esku hartu izan balu, gorpu bat ez legoke leku batean", esan zuen duela astebete Roblesek aldizkari baten aurkezpenean. Hitz horiek Eusko Jaurlaritzaren eta EAJren protesta eragin zuten, eta berehalako zuzenketa eskatu zioten.

Asteazken honetan, Joseba Agirretxea EAJko diputatuak berriro eskatu dio bere hitzak zuzentzea Kongresuko kontrol saioan, eta Roblesek bere adierazpenak errepikatzea eta zuzenketa bat egitea saihestu du.

Diputatu jeltzaleak "tamalgarritzat" jo ditu bere adierazpenak, "fribolitatez eta harropuzkeriaz beteak", eta "dramatikoak ez balira, patetikoetan geratuko lirateke", eta zuzendu ez izana aurpegiratu dio, Eusko Jaurlaritzak eskatu bezala.

"Gaitzesgarriena da ez duela arrazoirik eta argudiorik eman baieztapen eta akusazio hori egiteko", esan dio ministroari, eta UMEk zer egingo zukeen esateko eskatu dio.

Bere erantzunean, Roblesek ez du alderdi hori argitu eta "Eusko Jaurlaritzak sufritzen dutenengan pentsatu duela" eta "bere esku dagoen guztia egin duela" esan du.

"Une honetan garrantzitsuena zabortegian lan egiten dutenekiko elkartasuna, enpatia eta babesa da; baita zalantzarik gabe, Eusko Jaurlaritzarekin, euskal administrazioekin eta, batez ere, Alberto eta Joaquinen familienganako maitasunarekin eta babesarekin", erantzun du ministroak gertakarian hildako bi langileak aipatuz.

BIDEOA: "UMEk Zaldibarren esku hartu izan balu, agian ez litzateke gorpurik egongo"

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena