Publizitatea
Itxi

2021/03/06

22:26

Ekonomia

Industria egitasmo berria

Corrugados Azpeitiak bere ateak berriz zabaldu ditzake

E. L. | EiTB Media

"Ausardia" eta proiektua arriskuan ez jartzeko eskatu dio Azpeitiko EAJk Nekane Alkorta (EH Bildu) alkateari. Oraindik egitasmoa aztertzeko aukerarik izan ez duela argi utzi du Udalak.

  • Corrugados Azpeitia (Gipuzkoa). EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

    Corrugados Azpeitia (Gipuzkoa). EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Corrugados Azpeitia enpresak bere ateak berriro zabaldu ditzake, ETBk aurreratu duenez. Lantegiarentzako industri proiektu berri bat aurkeztu dute. Duela 8 urte itxi zuten, 2013an. CL industria taldeak egitasmoa aurkeztu du, 300 bat lanpostu sortzeko.

"Ausardia" eta Corrugadosen jarduera berreskuratzea arriskuan ez jartzeko eskatu dio Azpeitiko (Gipuzkoa) EAJk Nagore Alkorta (EH Bildu) alkateari ohar batean. Egitasmoak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren "babesa" duela azaldu dute jeltzaleek. "Ihes egiten utzi ezin den" aukera bat dela uste dute.

Alkatetza "harrituta" agertu da EAJren oharrarekin; izan ere, atzo bertan izandako elkarrizketetan biltzea adostu zuten. Gainera, erantsi duenez, Eusko Jaurlaritzarekin eta enpresaren jabearekin harremanetan jarri eta batzartzeko konpromisoa hartu dute, oraindik ikusi ez duten proiektuaren inguruan hitz egiteko. Erabaki bat hartu baino lehen egitasmoaren ezaugarriak aztertu nahi dituzte.

EAJren hitzetan, "herrian ageriko sekretu bat da, Udalak ausardiarekin jokatu behar du, industria taldeak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa baieztaturik duela jakinda".

"Pandemiak enpresen zailtasunak areagotu dituenean eta krisi bat hastear dagoenean, Azpeitiak ezin du aukera ihes egiten utzi", ohartarazi du EAJk.

Jeltzaleek nabarmendu dutenez, "proiektua aurrera ateratzeko erakunde guztiek defendatu behar dute, familia askok jarduera berreskuratzea jokoan dagoelako". "Azpeitian lantegi bat gehiago martxan izateak eragin ekonomikoa eta azpeitiar askorentzako lanpostuak sortuko lituzke", errepikatu dute.

EAJren ahotan, lantzen ari diren proiektuak "aurrera ateratzeko itxura du, beti ere erakundeek bere eskumenen barruan bultzatzen baldin badute".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;