Ekonomia -
Galerak saihesteko
Jaiegunak astelehenetara mugitzea beharrezkoa dela esan du CEOEk
Lehiakortasunean galerak ekiditeko jaiegunak astelehenetara mugitu behar direla errepikatu du CEOEko idazkari nagusiak. Enpresek 1.200 milioi euroko galerak dituztela salatu du.
Erredakzioa
Lehiakortasunean galerak ekiditeko jaiegunak astelehenetara mugitu behar direla errepikatu du gaur Jose Maria Lacasa CEOEko idazkari nagusiak. Enpresek 1.200 milioi euroko galerak dituztela salatu du.
Hala ere, jaiegun guztiak mugitu behar izango ez dituztela uste du Lacasak, izan ere, herrialdearentzat "garrantzitsuak" diren datak "errespetatu" beharko dituzte, eta Konstituzioaren jaia jarri du horren adibidetzat.
Jaiegunak astelehenetara pasatzeko patronalaren proposamena sindikatuei "ez zaiela asko gustatzen", adierazi du Arturo Fernandez CEOEko presidenteordeak. Hala ere, oraindik gaiari buruz eztabaidatu ez dutela argitu du.
Konstituzioko zubia bezalakoek lehiakortasunari kalte egiten diote eta "ordu ugari galtzen" dira, Fernandezen hitzetan.
Bestalde, "jaiegunei buruzko negoziaketarik ez dute hasi orain arte", ziurtatu dute CCOO eta UGT sindikatuek, baina biltzeko "prest" azaldu dira.