Ekonomia -

Hazkundea

EAEko ekonomiaren hazkunde aurreikuspena % 6,7ra jaitsi du Eusko Jaurlaritzak

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak ia bi puntu jaitsi du EAEko KPIaren hazteko aurreikuspena. Langabezi tasa urte bukaeran % 10,1ekoa izatea aurreikusten du.

Behargin bat lanean. Argazkia: EFE
Behargin bat lanean.
EAEko aurreikuspen ekonomikoak % 6,7ra murriztu ditu Eusko Jaurlaritzak

1:23

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2021ean EAEko KPIaren hazkunde aurreikuspena jaitsi du Eusko Jaurlaritzak, % 6,7ra arte, orain arte aurreikusitakoa (% 8,6) baino ia 2 puntu gutxiago. Pandemiaren "olatu berrien" ondorioa da hazkundearen jaitsiera.

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan eman ditu datuak, Luis Ignacio Gordillo PP+Cs taldeko ordezkariaren galdera bati erantzunez.

Azpiazuk aurreratu duenez, autonomia erkidegoaren ekonomiak % 6,7 egingo du gora aurten, eta 2022an % 5,7 igoko da. Langabezia tasa murrizten joango da, 2021ean % 10,1ekoa eta 2022an % 9,5ekoa izan arte. Aurreikuspen horiek covid-19aren kontrako txertaketa prozesuaren eraginkortasunari dago lotuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak