Publizitatea
Itxi

2021/04/07

12:10

Ekonomia

GASTEIZ

Forondako aireportua egunean 24 orduz egongo da martxan, maiatzaren 20tik aurrera

EITB MEDIA

Arabako hiriburuko aireportuak 24 orduko ordutegia izango du salgaien eta bidaiarien trafikorako.

  • Forondako aireportua.

    Forondako aireportua. EITBren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gasteizko aireportuak 24 orduz egingo du lan, asteko egun guztietan, maiatzaren 20tik aurrera, eta salgaien zein bidaiarien trafikorako egongo da erabilgarri. 2019ko apiriletik, terminala egun osoan zegoen irekita, larunbat eta igande goizaldeetan izan ezik.

Hurrengo asteetan, Ingurumenaren Jarraipen Batzordea eratuko da eta aireportuaren inguruko 78 etxebizitzen isolamendu akustikorako plana gainbegiratuko du; ondoren, Forondako aireportuak egunean 24 orduko ordutegia izango du asteko zazpi egunetan.

Eusko Jaurlaritzak ohar batean azaldu duenez, "azken hilabeteetan karga erritmo onean hazten ari denez, Gasteizko aireportua hobetzen jarraitzeko prest dago, baita bidaiarien alderdian ere, ahal den neurrian, txertaketaren bilakaerari eta osasun-egoeraren hobekuntza ekarriko duen abiazio komertziala berreskuratzeari esker".

Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren hitzetan, akordioa "historikoa" da. "H24a berreskuratzeko urrats honekin, Forondako aireportuak lehiakortasuna irabazten jarraitzen du. Horrez gain, terminala eta horren inguru guztia birmoldatzeko lanak martxan daude dagoeneko, eta, horri esker, aireportuak bere garapenean aurrera egin dezake. Hori oso garrantzitsua da pandemiaren osteko Euskadiren susperraldi ekonomikorako", adierazi du.

Terminala berritzeko lanak

Mugikortasun-murrizketek baimentzen dutenean, Arabako hiriburuan hegaldia hartu edo bertara iristen diren bidaiariek barrutik zein kanpotik berrituta izango den eraikin bat aurkituko dute. Aldaketei esker, espero den trafiko-eskaerari erantzuteko azpiegitura bat egongo da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena