Ekonomia -
Pilotuen greba
Iberiak 100 hegaldi utzi ditu bertan behera lehenengo greba egunean
Lanuzteek Loiuko aireportutik irtetzekoak ziren sei hegaldi utzi dituzte bertan behera. Iberia Express hegaldi merkeak eskainiko dituen konpainiaren sorkuntzaren aurka daude pilotuak.
Erredakzioa
Iberiak 100 hegaldi inguru utzi ditu bertan behera igande honetan, Seplako pilotuek deitutako lehenengo greba egunean. 2012ko martxotik Iberia Express hegaldi merkeak eskainiko dituen konpainiaren sorkuntzaren aurka daude pilotuak.
Lanuzteek Loiuko aireportutik irtetzekoak ziren sei hegaldi utzi dituzte bertan behera.
Sepla-Iberiaren ustez, konpainia berri hura legez kanpokoa izango da, pilotuen Hitzarmen Kolektiboaren 10. atala urratzen duelako. Gehigarri honen arabera, konpainiaren ekintzak ezin dira banatu eta Barajaseko airportuko operazioak konpainiako langileek egin behar dituzte.
Seplaren aburuz, Iberia Express konpainia berriak 5.000 enplegu galtzeaekarriko du baina Iberiak akusazio hau errefusatu du, bere iritzian,500 lanpostu gehiago sortuko direlako.
Antonio Vazquez Iberiako presidenteak azpimarratu duenez, ez dira langileak kaleratuko ezta soldatak murriztuko. "Konpainiaren gidaritza hartu nahi" izana leporatu die Iberiak pilotuei. "Iberia Express legez kanpokoa dela uste baldin badute, auzitegietara jo dezatela", esan du Vazquezek.
Iberiak hegaldien % 80 beste konpainietara bideratu ditu, hori dela eta, 100 helgaldi inguru utziko ditu bertan behera. Halaber, Renferekin eta Alsarekin lankidetza hitzarmenak egin dituzte, bidaiariak trenez eramateko. Gainera, hauentzako 9.000 logela inguru alokatu ditu.