Ekonomia -
BIZKAIA
Ezkerraldeko desindustrializazioaren aurkako manifestazioa deitu dute
"Ezkerralderako etorkizunaren alde" manifestazioa apirilaren 17an, larunbata, 12:00etan hasiko da Kasko plazan, Sestaoko udaletxearen aurrean.
N. B. | EITB MEDIA
Gizarte kolektiboek eta sindikatuek manifestazioa deitu dute larunbat honetarako, apirilaren 17an, Sestaon, Ezkerraldearen eta Meatzaldearen desindustrializazioaren aurka eta eskualdearen "etorkizunaren alde" eta "enpleguaren eta bizitza duinaren alde".
Deialdiaren antolatzaileek protesta plurala izango dela, eta San Juan de Dios ospitaleko eta ITP Aero-PCB, Petronor eta Mediapost enpresetako langileen borrokek protagonismo berezia izango dutela adierazi dute.
"Ezkerralderako etorkizunaren alde" manifestazioa apirilaren 17an, larunbata, 12:00etan hasiko da Kasko plazan, Sestaoko udaletxearen aurrean.
Deitzaileen artean, ELA, LAB, CNT eta ESK sindikatuak, Berri-Otxoak, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimendua, Argitan, Ernai, Eguzki, Barakaldo Naturala eta 30 bat enpresa batzorde daude.