Ekonomia -
KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA
Urte arteko inflazioa % 1,4 igo da EAEn eta % 1,8 Nafarroan, martxoan
Estatuan, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 1,3 hazi da, erregaien eta argindarraren garestitzeagatik.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Urte arteko inflazioa % 1,4 hazi da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 1,8 Nafarroan, martxoan. EAEren kasuan, 2020ko urtarriletik izandako igoerarik handiena da.
Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) asteazken honetan argitaratutako datuen arabera, prezioek % 0,9 egin dute gora EAEn eta Nafarroan azken hilabetean, otsailetik martxora.
Urtea hasi zenetik prezioak % 0,3 garestitu dira EAEn eta Nafarroan.
Estatuan, ostera, urte arteko tasa % 1,3 hazi da, batez ere, erregaiak eta argindarra garestitu direlako.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea