Ekonomia -
LAN-GATAZKA
Greba mugagabea egingo dute Bergarako Industrias Betiko lantegian, gaurtik aurrera
Besteak beste, langileek % 1,5eko soldata igoera eskatu dute 2021erako, eta gaixotasun arruntagatiko bajen kasuan eta gaueko ordutegian lan egiteko osagarria hobetzea.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Bergarako Industrias Betiko lantegian greba mugagabea egingo dute gaurtik aurrera, ELA sindikatuak deituta, "langileen beharrei erantzungo dien enpresa hitzarmen duina" eskatzeko.
Sindikatuak iragan astean ohar baten bidez azaldu zuenez, errodamenduak egiten dituen enpresa gipuzkoarrak "lan karga du, etekin handiak ditu eta ez du ia pandemiaren eraginik nabaritu".
Horren arabera, "langileen ordezkaritzak, ELA sindikatukoak, hilabeteak daramatza enpresa-hitzarmen duin bat berritzea negoziatzen". Lantegiak 17 langile ditu, eta horietako gehienek greba mugagabea babestu zuten batzarrean.
Besteak beste, langileek % 1,5eko soldata igoera eskatu dute 2021erako, eta gaixotasun arruntagatiko bajen kasuan eta gaueko ordutegian lan egiteko osagarria hobetzea.