Publizitatea
Itxi

2021/04/19

13:12

Ekonomia

KORONABIRUSA

Mutualitateek eta enpresek txertaketan laguntzeko hitzarmen bat iragarri du Escrivak

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Momentuz, Gizarte Segurantzako ministroak ez du uste enpresek txertoak erosteko aukerarik izango dutenik, txertoen erosketa zentralizatuak ondo funtzionatzen duela uste baitu.

  • Mutualitateek eta enpresek txertaketan laguntzeko hitzarmen bat iragarri du Escrivak

    Mutualitateek eta enpresek txertaketan laguntzeko hitzarmena. EFEko artxiboko irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gizarte Segurantza lankidetza-hitzarmena prestatzen ari da CEOE Fundazioarekin eta lan-istripuen mutualitateekin, azken horien gaitasun logistikoak eta osasun-langileak autonomia-erkidegoen eskura jartzeko, datozen hilabeteetan txertaketan lagun dezaten.

Hala azaldu du astelehen honetan Jose Luis Escriva Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak Antena3 telebista katean egin dioten elkarrizketan. Horren hitzetan, lan-istripuen mutualitateek "osasun-langileak eta tokiko langileak dituzte, eta autonomia-erkidegoetako osasun-agintarien esku jar litezke, egoki baderitzote".

Gainera, txertaketa prozesuan laguntzeko aukera hori "enpresa eremuari lotuta" ere egon daitekeela gaineratu du.

Ministroak uste du txertoen erosketa zentralizatua ondo ari dela funtzionatzen, eta baztertu egin du finantziazio arazorik edo atzerapenik egotea; are gehiago, "udan % 70 horretara eramaten gaituen egutegia bete egingo da", adierazi du. Horregatik, horrelakoak zabaldu eta "herritarrei ziurgabetasuna eragitea arduragabekeria" dela uste du.

Aldi baterako lan-erregulazio espedienteen luzapena ere izan du hizpide. Egungo baldintzak maiatzaren 31n amaitzen dira, eta Escrivak "3 edo 4 hilabetez" (udara arte) luzatzearen alde egin du.

Gizarteratze ministroak luzatze horren harian azpimarratu duenez, hobari handiagoak eman behar zaizkie jarduera berreskuratu duten eta langileak aldi baterako erregulaziotik atera dituzten enpresei.

Errekuperazio, eraldaketa eta erresilientzia planari dagokionez, Escrivak esan du hil honetan onartuko dutela Ministro Kontseiluan.

Bizitzeko gutxieneko diru-sarrerak emateko erritmoaz, berriz, esan du hilabete honetan 300.000 onuradun izatea espero duela, eta, beraz, 700.000 pertsona inguru izatea.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena