Itxi

2021/04/21

22:20

Ekonomia

Industria

CAFek 15 tranbia egingo ditu Lisboarako, 43 milioi euroko kontratu batekin

agencias | eitb media

Konpainiaren arabera, kontratu horrek sendotu egiten du tranbien eta hiriko mugikortasun iraunkorraren sektorean duen nagusitasuna.

  • CAFen tranbia Stockholmen. Argazkia: CAF

    CAFen tranbia Stockholmen. Argazkia: CAF

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

CAF konpainia gipuzkoarrak 15 tranbia egingo ditu Lisboako Companhia Carris de Ferrorentzat, eta bost urtez mantenu lanak hartuko ditu bere gain, 43 milioi euroko kontratu baten truke.

CAFek prentsa ohar batean jakinarazi duenez, Portugalgo hiriburuko tranbia berriak 15. linean mugituko dira, Tajo ibaiaren bokalearekiko paraleloan, hiriko gune turistiko nagusiak lotuz.

90eko hamarkada erdialdean, CAFek linea horretan erabiltzen ari diren tranbia artikulatuen erdiak ekoiztu zituen. Hori horrela, tranbia berriek 15. lineako garraioaren eskaintza handituko dute.

Enpresaren arabera, kontratu horrek sendotu egiten du tranbien eta hiriko mugikortasun iraunkorraren sektorean duen nagusitasuna.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;