Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Etxetik kaleratzeak % 14,2 igo dira hirugarren hiruhilekoan

Urteko lehen bederatzi hilabeteetan 42.879 kaleratze egin dira dagoeneko, iazko hiruhileko berberan izandako 34.459 aise gaindituta.

Urteko lehen bederatzi hilabeteetan 42.879 kaleratze egin dira. Argazkia: Artxibo.
Urteko lehen bederatzi hilabeteetan 42.879 kaleratze egin dira. Argazkia: Artxibo.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urteko hirugarren hiruhilekoan Espainiako epaitegietan aurkeztutako etxetik kaleratzeen kopurua 10.869koa izan da, iazko epe berean izandakoak baino % 14,2 gehiago. Hala ere, kopuru hori apirila eta ekaina bitartean izandako 16.464ak baino baxuagoa da.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren datuen arabera, azken hiru hiruhilekoetan izandako hazkundea eten egin da. Etxetik kaleratzeko prozesu gehienak bankuek hasten dituzte hipotekak edota alkilerra ordaintzen ez dituztenen kasuan.

Apirila eta ekaina artean, Espainiako epaitegiek 16.464 kaleratze egiteko eskabideak jaso zituzten, 2010eko bigarren hiruhilekoan baino % 21,2 gehiago. Orduan historiako kopururik altuenera iritsi ziren.

Urteko lehen bederatzi hilabeteetan 42.879 kaleratze egin dira dagoeneko, iazko hiruhileko berberan izandako 34.459 aise gaindituta

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea