Publizitatea
Itxi

2021/05/04

11:01

Ekonomia

EUSKADI

Eduardo Zubiaurre: "Argi dago Euskadin kaleratze batzuk ekidin zitezkeela"

EITB MEDIA

Izenik eman nahi izan gabe, Confebaskeko presidenteak Radio Euskadin esan du Euskadin aplikatutako lan-erregulazioko espedienteetako batzuk malgutasun neurriekin saihestu zitezkeela.

1:35
Eduardo Zubiaurre.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eduardo Zubiaurre Confebask patronaleko presidenteak Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" saioan esan duenez, sindikatuek proposatutako malgutasun neurriak eta doikuntza ez traumatikoak onartu izan balituzte, euskal enpresetan izandako kaleratzeetako batzuk "saihestu zitezkeen".

Zubiaurrek Tubacexen egoera jarri du adibide gisa: "Luzaroan egon da soldatak doitzeko proposamen bat, (taldeak lantegiak dituen) munduko leku guztietan onartua, hemen izan ezik. Horrek ez du oso ondo hitz egiten errealitatea onartzeko dugun gaitasunaz".

"Ezinbestekoa den barne malgutasuna onartzeko zailtasunak badaude, logikoa da egoera batzuk larriagotzea", azpimarratu du.

"Kaleratzeak saihesteko, guztiek legundu behar dute", esan du.

Alarma-egoera

EAEko enpresaburuen presidentearen ustez, egonkortasuna funtsezkoa da, "egonkortasunik gabe oso zaila delako politika publikoek eragina izatea".

Alarma egoeraren amaieraren inguruan, enpresaburuek beti "egonkortasuna" eskatzen dutela gogorarazi du, eta kasu honetan berdin: "Alarma egoera indargabetu eta astebetera, segurtasun juridikorik ez badugu eta ziurgabetasun handia badago, ez da egoera ideala".

Hazkunde ekonomikoa

Egoera ekonomikoaren inguruan Zubiaurrek esan duenez, "osasun arazoa konpondu ahala, suspertze ekonomikoa oso indartsua izango da".

Hala, euskal patronalaren ustez, "aurtengo bigarren zatian susperraldi ekonomiko handia izango da". "Ikusten ari gara krisiak gutxien kaltetu dituen sektoreak suspertzen ari direla", gaineratu du.

Confebasken kalkuluen arabera, datorren urtearen amaieran berreskuratuko ditu Euskadik pandemiaren aurreko jarduera- eta enplegu-mailak.

Zubiaurreren esanetan, "Euskadi Espainia baino urtebete lehenago aterako da atzeralditik, gure ekonomiak Espainiakoarekin alderatuta dituen ezaugarriengatik; izan ere, Espainiakoa oso lotuta dago turismoarekin eta mugikortasunaren mende dauden jarduerekin".

Espainiako susperraldi berantiarrenak, ordea, "neurri handi batean guri eragiten digu, gure enpresen heren bat Espainiako merkatuaren menpe baitago", azaldu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena