Ekonomia -

LEHEN HIRUHILEKOKO DATUAK

Iberdrolak 1.025 milioi euro irabazi ditu martxora arte, % 20 gutxiago

Urte amaieran 3.700 eta 3.800 milioi euro arteko mozkin garbia lortzea aurreikusi du konpainiak.

Iberdrola dorrea, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Iberdrola dorrea, Bilbon
Iberdrola dorrea, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberdrolak 1.025,2 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu urtarriletik martxora bitartean, iazko epe berean baino % 19,5 gutxiago. Orduan, 485 milioiko gainbalioa zenbatu zuen Siemens Gamesan zuen parte-hartzea (% 8) saldu ostean.

Iazko ezohiko emaitzak alde batera utzita, Iberdrolak % 12 gehiago irabazi du, 1.082 milioi euro guztira.

Bilbon egoitza duen konpainiak gaur azpimarratu duenez, urteko lehen hiruhilekoko datuak aurreikusitakoak baino hobeak izan dira. Halaber, urte amaieran 3.700 eta 3.800 milioi euro arteko mozkin garbia lortzea aurreikusi du konpainiak. 

Covid-19ak eragindako testuinguru honetan, Iberdrolak % 45 igo ditu bere inbertsioak, 2.507 milioi euroraino. Horietatik % 50 sareetara bideratu ditu, eta % 42, ostera, energia berriztagarrietara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Iberdrola albisteak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea