Ekonomia -

LAN GATAZKA

ELAk baztertu egin du Bizkaiko Eraikuntza sektorean adostutako hitzarmen berria

Sindikatuaren esanetan, "beheranzko akordio bat" da. ELAk salatu duenez, CCOOk eta UGTk lau urterako hitzarmena sinatu dute, eguneko 67 zentimoko igoerarekin eta beteko den bermerik gabe.

Eraikitzen ari diren eraikin bat. Artxiboko argazkia: EFE
Eraikitzen ari diren eraikin bat
Eraikitzen ari diren eraikin bat. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELAk baztertu egin du UGT eta CCOO sindikatuek Bizkaiko Eraikuntza sektorean adostutako hitzarmen berria. Sindikatuak testuaren edukia bera eta formak gaitzetsi ditu.

Gaur argitaratutako ohar batean dioenez, maiatzaren 14an negoziazio mahaiaren laugarren bileran erdietsitako akordioa "antzerki hutsa" izan zen, "UGTk eta CCOOk Ascovirekin egindako akordioa mahaitik kanpo sukaldatu zutelako".

Moduak ez ezik, edukia ere kritikatu du ELAk. "Beheranzko akordio bat" dela dio sektoreko enpresa handiek "onurak" dituzten testuinguru batean. 

ELAk azpimarratu duenez, Viuda de Sainz, Campezo, Bycam eta Amenabar bezalako eraikuntza enpresa handiek irabazi handiak izan dituzte azkenaldian.

"Hala eta guztiz ere, CCOOk eta UGTk lau urterako hitzarmena sinatu dute, eguneko 67 zentimoko igoerarekin eta bermerik gabe", salatu du ELAk.

ELAk dioenez ez du "sektorearen aberatasuna banatzen ez duen akordiorik onartzen" eta negoziazioetan edukiak eta bermeak hobetzeko helburuarekin lan egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia ELA albisteak Lana Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Sindikatuen albistea Enpresak Langile Komisioak UGT Langileen Batasun Orokorra Lan gatazkak gaur