Itxi

Ekonomia

BURTSA

Siemens Gamesak % 4,4ko gorakada izan du erosketa gezurtatu ostean

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Siemens Energyk gezurtatu egin du enpresa osorik bereganatzeko eskaintza publikoa. Zurrumurrua zabaldu denean kotizazioa bertan behera geratu da badaezpada ere.

  • Madrilgo burtsa

    Madrilgo burtsa. Artxiboko argazkia: EFE

Siemens Gamesaren burtsako akzioek % 4,4 egin dute gora Siemens Energyk, akziodun nagusiak, enpresa osorik bereganatzeko eskaintza publikoa egiteko asmoa gezurtatu ostean.

Aerosorgailu ekoizlearen akzioen kotizazioa bertan behera geratu da goizean, eta hala egon da hainbat orduz, eskaintza publikoari buruzko informazioengatik, baina saioaren amaierarako Ibex-35eko balio onena zen, % 4,41eko gorakada izan baitu 26,52 eurora arte.

Kotizazioak eten diren unean, Siemens Gamesaren akzio bakoitzak 25,40 euro balio zuen. Urtea hasi zenetik bere akzioek % 23 egin dute behera.

Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeari igorritako informazio batean, Siemens Energyk adierazi du ez duela "gaur egun" Siemens Gamesa bereganatzeko eskaintza bat egiteko inolako asmorik, eta ez diela Morgan Stanleyri edo Deutsche Banki inolako agindurik eman "zentzu horretan".

Aerosorgailu ekoizlearen akziodun nagusiak (% 67ko partehartzea du), gezurtatu egin du, horrela, goizean zabaldu diren zurrumurru eta informazioak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena