Publizitatea
Itxi

2021/05/20

21:40

Ekonomia

Zaldibarko luizia

"Ez dugu lorerik eramango zabortegira, Joaquin gugan dago"

eitb media

Zaldibarren desagertutako langilearen omenezko hileta-elizkizunaren ostean, familiak eskerrak eman dizkie 15 hilabeteko bilaketa-lanetan babesa helarazi dieten guztiei.

6:57
Familia de Joaquín Beltrán. Foto: EFE
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Joaquin Beltranek azken agurra jaso du gaur Zallan (Bizkaia) egindako hileta-elizkizunean eta ekitaldi batean. Jende andana elkartu da, eta familiak adierazpen bat irakurri du, eskerrak emateko eta zabortegira ez dutela lorerik eramango nabarmentzeko.

Eusko Jaurlaritzak amaitutzat eman zituen aurreko astean Joaquin Beltran Zaldibarko zabortegian bilatzeko lanak. Hondakindegia duela 15 hilabete amildu zen, azpian bi langile harrapatuta (Beltran bera eta Alberto Sololuze —haren gorpua abuztuan topatu zuten—).

Hileta-elizkizunaren ostean, eta bost minutuko isilunea egin eta 'Txoria txori' abestia entzun ondoren, Joaquin Beltranen koinatak, Marta Alvarezek, adierazpen bat irakurri du familiaren izenean, senidea oroitzeko eta 15 hilabeteotan jasotako babesa eskertzeko.

469 eguneko itxaronaldiaren ondoren, jada ez daudela haren zain azpimarratu du: "Baina ez dugu lorerik eramango zabortegira. Uko egiten diogu horri. Beti esan izan dugu. Gainera, ez du zentzurik. Ez dago horren beharrizanik. Joaquin ez dago hor. Jada ez. Zaldibarren gauza asko geratu dira lurpean, baina Joaquin ez".

Beltranen familiak aipamen berezia egin dio Alberto Sololuzeren familiari eta bilaketa lanetan aritu diren behargin guztiei.

Manifestazioa larunbatean

Bestalde, Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak manifestazioa deitu dute Zallan bertan zabortegiko ezbeharraren ardura politikoak "muturreraino" argi daitezela eskatzeko.

Prentsaurrekoan, erakundeek azpimarratu dute Iñaki Arriola sailburuak eta Iñigo Urkullu lehendakariak ardurak dituztela zabortegiaren kontrolik ezagatik. 

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;