Ekonomia -

MAIATZEKO KPI

Prezioak % 2 igo dira Euskadin eta % 2,2 Nafarroan urtea hasi zenetik

KPIk % 0,3 egin du gora Euskadin maiatzean eta urte arteko tasa % 2,8an kokatu da; Nafarroan, berriz, % 0,6 igo dira prezioak azken hilabetean eta urte arteko tasa % 3,3koa da.

Iazko maiatzetik Etxebizitzaren KPIa % 10,5 igo da EAEn eta % 12,2 Nafarroan. EITB
Iazko maiatzetik Etxebizitzaren KPIa % 10,5 igo da EAEn eta % 12,2 Nafarroan.
Iazko maiatzetik Etxebizitzaren KPIa % 10,5 igo da EAEn eta % 12,2 Nafarroan. EITB

O.P. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumo Prezioen Indizeak (KPI) % 0,3 egin du gora Euskadi joan den maiatzean apirilarekin konparatuz (Espainiako % 0,5 igoeraren azpitik), eta % 2,8 igo da 2020ko maiatzetik. Era berean, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) gaur argitaratutako datuen arabera, 2021eko lehen bost hilabetetan prezioek % 2 egin dute gora Euskadin.

Hileroko bilakaeran, nabarmentzekoa da Jantzien eta Oinetakoen prezioen % 2,1eko igoera (urte hasieratik % 1 jaitsi den arren), eta, ondoren, Hotel, Kafe eta Jatetxeena (% 0,5); igo diren besteak Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,5), Etxebizitza (% 0,3) eta Medikuntza (% 0,1) dira.

Edari alkoholikoek eta tabakoak apirileko prezioak mantentzen dituzte eta behera gien duten bakarrak Aisia eta Kultura (% -0,4) eta 'Besteak' (%-1,2)dira.

2020ko maiatzarekin alderatuta, inflazio handiena izan duen sektorea Etxebizitzarena izan da (% 10,5 gehiago), Garraio sektorearekin batera (% 9,4). Gainera, gora egin dute Menajearen (% 1,7), Elikagai eta edari ez-alkoholikoen (% 1,3) eta Janarien eta Oinetakoen (% 1,1) prezioek.

Igoera txikiagoekin daude Medikuntza (% 0,7), Irakaskuntza (% 0,6), Edari Alkoholikoak eta Tabakoa (% 0,2) eta Hotelak, Kafetegiak eta Jatetxeak (% 0,2).

Aitzitik, prezioak % 4,5 jaitsi ziren Komunikazioetan, Aisialdian eta Kulturan ere % 0,2 jaitsi da urte arteko datuetan eta % 0,6 urte hasieratik, eta 'Beste batzuk' ( % -0,1).

Urtea hasi zenetik, Etxebizitza eta Garraioak dira inflazio-sektorerik handienak prezioak % 6 hazita, eta, ondoren, Elikagaiak eta Edari ez-alkoholdunak, % 1,7, alkoholdunak eta Edari Alkoholdunak eta Tabakoa %1,5.

Igoera txikiagoa izan dute Menajea (% 1,1), Medikuntza eta Komunikazioa (% 0,4) eta Irakaskuntza ( % 0,2) sektoreek. 

Nafarroan 0,6 egun du gora KPIak

Maiatzean, prezioak % 0,6 igo ziren Nafarroan, apirileko datuekin alderatuta, eta urte arteko inflazioa % 3,3an geratu da.

Sektoreka, apiriletik maiatzera gehien igo diren prezioak honako hauek izan dira: Jantziak eta Oinetakoak (% 3,8), Garraioa (% 1,1), eta Elikagaiak eta Alkoholik gabeko edariak (% 0,4), eta ondoren Etxebizitza (% 0,4), Menajea eta Hotelak, Kafetegiak eta Jatetxeak (% 0,3).

2020ko maiatzeko prezioekin alderatuta, igoerarik handiena Etxebizitzak (% 12,2) eta Garraioak (% 9,2) izan dute. Gora egin du KPIk, halaber, Menajean (% 2,2), Elikagai eta Edari ez-alkoholikoetan (% 2,1), Medikuntzan ( % 1,9), Irakaskuntzan (% 1,7), Jantzi eta Oinetakoetan (% 0,9), Beste batzuetan (% 0,56) eta Aisialdian eta Kulturan (% 0,2). Aldiz jaitsi egin dira prezioak Komunikazioetan (% -4,6) eta Edari alkoholikoetan eta Tabakoan eta Hotel, Kafetegi eta Jatetxeetan (-% 0,3).

Institutuaren datuen arabera, gainera, urte hasieratik, inflazioa % 2,2koa izan da, eta prezioen igoerarik handiena izan duten sektoreak Etxebizitza (% 6,7) eta Garraioa (% 5,5) izan dira; ondoren, Elikagaiak eta Alkoholik gabeko edariak (% 2,4), Menajea (% 1,6), Hotelak, Kafetegiak eta Jatetxeak (% 1), Medikuntza (% 0,9) eta Komunikazioak (% 0,3) daude.

Hezkuntzaren prezioa ez da urteko lehen bost hilabetetan aldatu eta, halaber, behera egin dute prezioek Jantzi eta Oinetakoetan (% -1,1), Aisia eta Kulturan (%-0,4), 'Beste batzuk' eta Edari alkoholdun eta Tabakoak (-%0,2).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa KPI Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak