Ekonomia -

LAN GATAZKA

Pertsona bat atxilotu eta hainbat zauritu dira Petronorren izandako protestetan

Lantegiaren aurrean egindako protestetan istiluak eta liskarrak izan dira langileen eta Ertzaintzaren artean.

Gaur goizean piketeak eta Ertzaintza Petronor parean, Muskizen. Irudia: @CCOOindustria
Gaur goizean piketeak eta Ertzaintza Petronor parean, Muskizen.
Gaur goizean piketeak eta Ertzaintza Petronor parean, Muskizen. Irudia: @CCOOindustria

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pikete bateko kide bat atxilotu dute eta beste lau ikertzen ari dira, gaur goizean Muskizko Petronor enpresaren atarian izandako liskarretan, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez. Gainera, bost ertzain eta hainbat langile zauritu dira.

Ostiralean bederatzi eguneko greba hasi zuten Petronorren enplegu erregulazioaren aurka, eta astearte honetan, protestetan parte hartzen ari diren langileek elkarretaratzea egin dute 06:00etatik aurrera lantegiaren sarreran.

Bi ordu geroago hasi dira istiluak, lanera sartu nahi zuten langileekin autobus bat sartzea eragozten saiatu direnean.

Une horretan, Ertzaintzako agenteen eta langileen arteko liskarrak hasi dira, eta 41 urteko gizon bat atxilotu dute.

Enpresa-batzordeko iturrien arabera, "tirabirak, bultzadak eta borrak" izan dira "pikete lana" egiten saiatzen ari zirenean, eta hainbat langilek ere kolpeak jasan dituzte.

Petronorreko enpresa batzordeak deitutako greba ekainaren 20ra arte luzatuko da, maiatzaren 3tik enpresak langileen herenari aplikatutako enplegu erregulazioa kentzeko eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia EAE albisteak Enplegu erregulazioko espedienteak Muskiz Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Lan gatazkak