Ekonomia -

Nazioarteko Diru Funtsa

NDFk erreskate-funtsa handitzea eskatu du Espainiari laguntzeko

Christine Lagarde NDFren zuzendariak uste du "suebaki handiagoak" jartzea behar beharrezkoa dela zorrarekin arazoak dituzten herrialdeen kutsadura saihesteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) zuzendariak Europako erreskate-funtsa "handitzea", baina ez "bikoiztea", eskatu du gaur Espainiari eta Italiari laguntzeko, likidezia arazorik izan ez dezaten.

Alemaniako Atzerri Politikarako Elkartearen aurrean emandako hitzaldian azaldu duenez, behar beharrezkoa da Europar Batasunean "suebaki handiagoak" jartzea zorrarekin arazoak dituzten herrialdeen kutsadura saihesteko

"Suebaki indartsuagoak behar direla uste dugu. Horiek gabe Italia eta Espainia bezalako herriek, zorra ordaintzeko gai direnek, arazoak izan ditzakete likidezia faltagatik", gaineratu du Lagardek.

Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) zuzendariak Europako erreskate-funtsa "handitzea", baina ez "bikoiztea", eskatu du gaur Espainiari eta Italiari laguntzeko, likidezia arazorik izan ez dezaten.Alemaniako Atzerri Politikarako Elkartearen aurrean emandako hitzaldian azaldu duenez, behar beharrezkoa da Europar Batasunean "suebaki handiagoak" jartzea zorrarekin arazoak dituzten herrialdeen kutsadura saihesteko"Suebaki indartsuagoak behar direla uste dugu. Horiek gabe Italia eta Espainia bezalako herriek, zorra ordaintzeko gai direnek, arazoak izan ditzakete likidezia faltagatik", gaineratu du Lagardek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Espainia argazkiak NDF bideoak Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea