Ekonomia -
Spanairreko krisia
2.075 langilerentzako lan erregulazioko txostena, Spanairren
Spanair airelinearen 70 bat langilek itxialdi mugagabea hasi dute Loiun. Spanairren Loiuko langileek "konponbide bat lortu arte" jarraituko dute itxialdian.
Erredakzioa
Spanairrek 2.075 langilerentzako iraungitzeko lan erregulazioko txostena aurkeztuko du, enpresa batzordeak jakitera eman duenez.
Konpainiako zuzendaritza, Ferran Soriano presidentea buru duela, langileekin batzartu da airelineak joan den ostiralean iragarritako itxieraren berri emateko.
Ziurrenikaste honen erdialdean aurkeztuko du konpainiak lan erregulaziokotxostena, hala jakinarazi dute sindikatuetako ordezkariek, datozenorduetan bilduko dira baldintzak aztertzeko.
"Ahalik eta azkarrenkonpontzea nahi dugu, baina kalte-ordainen baldintzak negoziatu nahiditugu", adierazi du lan batzordeko kide batek.
Spanairrek hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu du
Spanair airelineak 474 milioi euroko pasiboa duen hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu du goizean goiz, iturri judizialek aurreratu dutenez.
Konkurtsoa,datozen orduetan igorriko dute Bartzelonako merkataritza-arlokoepaitegira, ziurrenik bederatzi edo hamargarrenera, horiek arduratzenbaitira, orohar, 100 milioi eurotik gorako zorra pilatu duten enpreseninguruko auziez.
Helburua, konkurtsoa ahaliketa gehien aurreratzea da, hala hartzekodunen bat aurreratzea saihestunahi du, izan ere, kasu horretan airelinearen krisiaren kudeaketa askozailduko litzateke.
Spanairren hartzekodun nagusia SAS airelinea suediarrada, konpainiaren % 10ren jabe da, hain zuzen. Bere kontuetan Espainiakoenpresak 165 milioi euro zor dizkiola aitortzen du.
Spanairreko langileek itxialdia hasi dute Loiun
Spanair airelinearen 70 bat langilek itxialdi mugagabea hasi dute Loiun, irteeren gunean bildu dira erakundeei gatazkan "esku hartzeko" eskatzeko eta "konponbide azkar bat" exijitzeko, hala jakinarazi du Jon Herrera CC. OO. sindikatuko ordezkariak.
Spanairren Loiuko langileek "konponbide bat lortu arte" jarraituko dute itxialdian. Ekimen honekin, Herrerak adierazi duenez, erakundeei presio egin nahi diete, gatazkan esku hartu eta bizi duten egoera korapilatsuari aurre egiteko.
Sindikatuko ordezkariaren arabera, "historia honetako ezaugarririk larriena" zera da, "enpresako akziodun nagusia Kataluniako Generalitatea" dela, eta "konpainiaren egoera zein zen bezekien, egun batetik bestera atea itxi eta hondoa jotzen utzi dio", erantsi du. Horregatik erantzunkizuna eskatu dio.
Halaber, Spanairreko dozenaka langile Madrilen, Barajasko aireportuko terminalean elkarretaratu dira, konpainiaren itxieraren ondoren euren egoera aztertzeko.
Sindikatuetako ordezkariek egoeraren berri eman diete gainerako langileei, eta elkarretaratze gehiago egiteko asmoa erakutsi dute, besteak beste, Sustapen Ministerioaren aurrean, Ana Pastor ministroarekin bilera nahi dute.
29 hegaldi bertan behera, LoiunLoiun, esaterako, Spanairren itxieraren ondorioz 23 hegaldi bertan behera geratu dira, Aenak aditzera emandakoaren arabera.
Spanairren egoerari Iberiak deitutako grebaren ondorioak gehitu zaizkio. Ondorioz, Loiun Madrilera zihoazen sei hegaldi lurrean geratuko dira.
Hala ere, gaurtik Madrilera joateko aukera gehiago izango dira: Easyjet konpainiakLoiu eta Madril lotzeko hegaldiak otsailaren 19tik martxan jartzeaaurreikusita zuen, baina data aurreratu eta gaur bertan hasiko da Bilbonlanean.
Hori horrela, Bilbo eta Madril artean egunean lau hegaldi izango dira. Gerora, kopurua zortzi hegaldira igotzea espero dute.
Ordaindutakoa berreskuratuSpanair eta Aire-Garraioaren Nazioarteko Elkartea akordio batera iristear daude bidaiariei erabili gabeko txartelen dirua bueltatzeko asmoz.
Konpainiak komunikatu batean esan duenez, akordio horri esker "bidaia agentziek dirutan edo transferentziaz ordaindutako txartelen dirua bidaiariei itzultzeko aukera izango dute".
Txartelak webgunean edo bidaia agentzia beatean kreditu txartela erabilita erosi dituztenek, aldiz, euren banketxeekin hitz egin beharko dute.
Hala ere, kontsumitzaileen erakundeek jakinarazi dutenez, arduratuta daude Spanairren itxieragatik, eta txartelaren dirua itzultzeaz gain, indemnizazioak eskatzea zaila izango dela esan dute.
Itxieraren ondorengo lehen aste honetan, Spanairrek 83.006 bidaiari hegaldirik gabe utziko ditu.