Ekonomia -
Spanair itxi ondoren
Vueling konpainiak hegaldi berriak abiatuko ditu Bilbotik Kanarietara
Tenerifera, Las Palmasera eta Lanzarotera bidaiatuko dute, martxotik aurrera. Gainera, Loiu eta Bartzelona arteko hegaldien kopurua ere handituko dute.
Erredakzioa
Spanairren itxieraren ondoren, Vueling konpainiak Bilboko aireportuko hainbat lotura hartuko ditu. Horrela, martxotik aurrera, zuzeneko hegaldiak eskainiko dituzte Loiuko aireportutik Tenerifera, Las Palmasera eta Lanzarotera, 44, 99 eurotik aurrera, konpainiak berak iragarri duenez.
Gainera, Bartzelonara egunero hiru hegaldi berri ere jarriko dituzte, eta, aurrerantzean, beraz, Bilbo eta Bartzelona artean bederatzi hegaldi egongo dira egunean, asteko egun jakin batzuetan. Vuelingek azaldu du, orain arte bezala, 19 eurotik aurrerako prezioak mantenduko dituela hegaldi horietan ere.
Bilbo-Kanariak lotura, eguneroMartxoaren 26an hasiko dira Teneriferako bidaiak, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan. Las Palmaserako lotura, berriz, martxoaren 27an abiatuko da, astearte eta larunbatetan. Loiu-Lanzarote zerbitzua, berriz, martxoaren 25ean jarriko da abian, igandeetan eta ostegunetan.
Hegaldi berriak, Greziara, Berlinera eta PariseraEkainaren 23tik aurrera, zuzeneko hegaldiak jarriko ditu Vuelingek Bilbo eta Santorini (Grezia), Berlin eta Paris artean.
Spanairreko langileei lehentasunaKontratazio berrietan Spanairreko langileei lehentasuna emango dietela iragarri du Alex Cruz Vueling konpainiako kontseilari delegatuak. Edonola ere, Cruzek ez du kopururik zehaztu.