Ekonomia -

Spanairreko krisia

Generalitateak Spanairri isunik ez ipintzeko eskatu du

Kataluniako Gobernua ez da Spanairren itxieraren arduradun sentitzen eta ez du ikerketarik irekiko. Iberiak Bilbotik Madrilerako hegaldiak areagotu ditu, eta Vuelingek Kanarietara bidaiatuko du.

Spanairreko langileen protesta, El Prat aireportuan. EFE
Spanairreko langileen protesta, El Prat aireportuan. EFE
Easyjetek, Vuelingek eta Iberiak beteko dute Spanairren hutsunea, Loiun

01:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Generalitateak Spanairri isunik ez jartzeko eskatuko dio Sustapen Ministerioari, hala jakinarazi du Ricard Font Garraio eta Mugikortasun zuzendariak.

"Une oro egoeraren berri izan dutela uste dugu eta hortaz berriz hausnartu beharko luke jarrera hori", azaldu du Fontek Ministeritzak jarri diezaiokeen isunaren inguruan, sindikatuek ere baztertu egin dute aukera hori.

"Konpainiaren itxiera eragin zuten zirkunstantziak zeintzuk ziren azaldu zitzaion Ministerioari. Beraz, Generalitateak Ministerioarekin hitz egingo du arazoa nola konpondu daitekeen aztertzeko", erantsi du.

Langileei lana bilatzeko neurriak aztertzen

Artur Masen Gobernuak Spanairren itxiera dela eta langile horiek beste enpresa batean lanean jarri ahal izateko neurriak aztertuko ditu, hala adierazi dute Kataluniako Exekutiboko iturriek. Francesc Xavier Mena Enpresa eta Enplegu kontseilariak zuzenduko ditu planak.

Lluis Recoder Lurralde eta Iraunkortasun kontseilariak 'Rac1' irratian egindako elkarrizketan adierazi duenez, "orain lehentasuna Spanairreko 2.000 langileak beste airelinea batzuetan lanean hartzeko ahalegina da", esan du.

Recoderrek esan duenez, Kataluniako Gobernua ez da konpainiaren itxieraren erantzule sentitzen eta ez dutela horren inguruko ikerketarik martxan jarriko erantsi du.

 Hala ere, aste honetan edo hurrengoan Spanairren krisiaren inguruko "azalpenak" emango ditu Generalitatean Kataluniako Parlamentuan, Francesc Homs, Exekutiboko bozeramaileak prentsaurreko batean azaldu duenez.

Mobilizazioak

Spanairrek Loiun dituen 80 langileek batzarra egingo dute astearte arratsaldean. Airelinearen porrotaren ondoren, Loiuko langileek itxialdi mugagabea hasi zuten astelehenean erakundeei egoera honen aurrean "esku har" dezatela exijitzeko.

Joan Herrera CC. OO. sindikatuko ordezkariak adierazi duenez, "egoera atzoko berdina da", baina Bartzelonako Spanairreko langileekin harremanetan jarri dira Kataluniako Gobernuak langileak beste airelinea batzuetan lana emateko neurriak aztertzen ari dela iragarri eta gero. Halaber, datorren asteazkenean, Bartzelonan Spanairreko langileak konpainiako ardurdunekin bilera egingo dute. Enplegua erregulatzeko espedientea, Newco enpresan

Spanairri aireportuetan zerbitzuak eskaini izan dizkion Newco enpresak Enplegua Erregulatzeko Espedientea ari da prestatzen, bertan lan egiten duten 1.200 langileetatik 1.000 kaleratzeko.

Iberiak Bilbotik Madrilerako eskaintza areagotu du

Spanairren itxieraren ondorioz, Iberiak datorren otsailaren 1etik aurrera Bilbotik Madrilera beste bidaia bat gehiago eskainiko du egunero. Halaber, astean beste bi hegaldi gehiago eskainiko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea