Itxi

2021/08/19

12:09

Ekonomia

Lan istripuak

Gipuzkoako Batzar Nagusiek prebentzioaren garrantzia nabarmendu dute azken heriotzen harira

E. G. | EITB MEDIA

Ormaiztegin, Urretxun eta Donostian hil diren langileen gertukoei elkartasuna agertzeko adierazpen instituzionala adostu dute Batzar Nagusiek.

  • Gipuzkoako Batzar Nagusiak.

    Gipuzkoako Batzar Nagusiak. Argazkia: GBBNN

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Ormaiztegin, Urretxun eta Donostian izandako lan-istripuen ondorioz izandako heriotzak deitoratu dituzte eta prebentzioaren garrantzia nabarmendu dute adierazpen instituzional batean.

Batzar Nagusiek bost puntuko adierazpena onartu dute azken egunetan lurraldean izandako lan-istripuetan izandako heriotzen harira. Lehenik eta behin, elkartasuna helarazi nahi izan diete hildako langileen senide, lankide eta lagunei. Era berean, Gipuzkoako Batzar Nagusiek "publikoki salatu nahi dute eta gaitzespena adierazi, heriotza eragiten duten lan-ezbeharrak direla eta".

Gipuzkoako Batzar Nagusien ustez, "lan-istripuak gure sistema ekonomiko-sozialaren egiturazko arazo bilakatu dira", eta "lan-arriskuen aurkako defentsarik onena prebentzioa eta prestakuntza dira, horien bidez lortzen baitute langileek ongizatea, ezagutza eta segurtasuna".

Hori dela eta, erakunde guztiei berriz ere eskatu diete "lan-arriskuen prebentzioan jardunbide egokiei buruzko proiektuetan lagun dezatela, lan-administrazioarekin eta erakunde sindikal zein patronalekin koordinazioan, eta laneko segurtasunaren eta osasunaren aurkako delituak jazar ditzatela, baita ikuskapen funtzioak gehitu eta hobetu ere".

Horren ildotik, lan-osasunari eta segurtasunari buruzko kanpainak bultzatzen jarraituko dutela nabarmen dute, bai eta lan-arriskuen prebentziorako arauak betearazten ere.

ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egingo dute bihar lan-istripuok salatzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;