Itxi

2021/08/19

18:38

Ekonomia

Lan-istripuak

Lan-istripuen kopuruak % 19 egin du gora EAEn uztailera arte: 2020an baino 3.400 gehiago izan dira

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gorakada Euskadiko hiru lurraldeetan jazo da: Araban, % 23,5 hazi da; Bizkaian, % 19,8; eta Gipuzkoan, % 16,4.

  • Artxiboko irudian, lan-istripuen aurkako elkarretaratze bat

    Artxiboko irudian, lan-istripuen aurkako elkarretaratze bat. EITBren bideo bateko argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

2021eko lehen zazpi hilabeteak kontuan izanik, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 21.520 langilek izan dute laneko baja lan-istripuren batengatik. 2020ko epe horri berari erreparatuta, datu horrek esan nahi du lan-istripuen kopuruak % 18,7 egin duela gora; guztira, iazko lehen zazpi hilabeteetan baino 3.397 langilek gehiagok izan dute lan-istripuren bat.

Lanaldian izandako istripuak eta lanera joan edo bertatik bueltatu bitartean izandakoak zenbatu dituzte datua ondorioztatzeko. Adierazgarria da, horrez gain, lehen seihileko datuari begiratuta, gorakada % 8,5ekoa zela, baina, uztaila ere zenbatuta, hazkunde hori bikoitza da.

Osalanen datuen arabera, lanaldian izandako istripuak, urtarriletik uztailera arte, 18.556 izan dira (% 19,3 gehiago), eta 'in itinere' jazotakoak, aldiz, 2.040 (% 14,7 gehiago). Baja ekarri zuten 914 berrizkatura izan dira, hau da, % 16 gehiago.

Lanaldian izandako istripu guztiak kontuan izanik, 18.461 arinak izan dira (2020an baino % 19,6 gehiago), 90 larri (beherakada izan da horretan, % 12,6koa), eta 15 kasutan langileren bat hil da (2020ko kopurua errepikatu egin da). 'In itinere' jazotako ezbeharrei erreparatuta, 2027 arinak izan dira (% 14,8ko gorakada izan da), hamar larriak izan dira (2020an, 11), eta hiru langile zendu dira (2020an, bi).

Hiru lurraldeetan hazi egin da

Lurraldeka, lan-istripuak hiruretan izan dira ugariagoak; Araban, % 23,5 hazi da (3.318 ezbehar jazota, lanaldian); Bizkaian, % 19,8 (9.458); eta Gipuzkoan, % 16,4 (5.790) istripu).

Lanaldian izandako ezbeharrak aztertuta, Zerbitzuetan jazo dira gehien (9.995 istripu); zerrenda horretako bigarren postuan, Industria dago (6.018 ezbehar); Eraikuntzan 2.242 istripu izan dira, eta Nekazaritzan, Abeltzaintzan eta Arrantzan 311 baja izan dituzte.

Eraikuntzan izan dute lan-istripuetako tasarik handiena: hain zuzen, 39,8 baja, 1.000 langileko). Industrian, tasa 36,8koa da; Lehen Sektorean, 32,7koa; eta Zerbitzuetan, 14,4koa.

Halaber, Euskadin, 2021eko urtarriletik uztailera arte, laneko baja sortu zuten 886 gaixotasun profesional berri izan dira; 2020an zenbatutakoekin alderatuta, gorakada % 20koa izan da.

889 gaixotasun profesionalek ez zuten bajarik ekarri; 2020an 706 izan ziren, hau da, aurten baino % 26 gutxiago.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;