Itxi

2021/08/23

14:32

Ekonomia

Manifestazioa

Bizkaiko pentsiodunek salatu dutenez, "pentsioen murrizketak larriagotu egingo dira"

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bilbon egindako manifestazioan, "Gizarte Segurantzako sistema publikoak bermatu beharreko pentsio publiko duinak eta nahikoak" eskatu dituzte.

  • Pentsiodunen manifestazioa. Artxiboko irudia

    Pentsiodunen manifestazioa. Artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Elkarrizketa Sozialerako Mahaian lortutako akordioaren ostean "pentsioen murrizketak larriagotu" egingo direla salatu du Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak, astelehen honetan, Bilbon egindako manifestazioan. Protestan, "Gizarte Segurantzako sistema publikoak bermatu beharreko pentsio publiko duinak eta nahikoak" eskatu dituzte.

Andrea Uña Pentsiodunen Mugimenduaren ordezkariak manifestazioaren hasieran adierazi duenez, "Elkarrizketa Sozialerako Mahaian Gobernuak, CEOE-CEPYMEk, CCOOk eta UGTk lortutako akordioaren ostean azken urte hauetan ezagutu ditugun pentsioen murrizketak larriagotu egingo direla salatzea" da helburua.

Horrekin batera, Uñak baieztatu du pentsiodunek "Gizarte Segurantzako sistema publikoak bermatu beharreko pentsio publiko duinak eta nahikoak" eskatzen jarraituko dutela. "Argindarraren prezioaren igoera, banketxeetako zerbitzuen murrizketak, sukurtsalen eta leihatilen itxierarekin, komisioen igoerak… Kalean izan behar gara hori guztia salatzen jarraitzeko", gaineratu du pentsiodunen ordezkariak.

Amaitzeko, Moyua Plazan hasi eta Areatzan amaitutako manifestazioan parte hartu duten kolektiboen elkartasuna eskertu nahi izan dute; batik bat, Bilboko Konpartsena, beste autonomia erkidegoetako pentsiodunena eta sindikatuena.

Hurrengo mobilizazioak

Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak iragarri du irailaren 6an asteroko mobilizazioei ekingo dietela berriro. Halaber, pentsiodunek gogora ekarri dute urriaren 1ean, Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunean, eta azaroaren 13an manifestazioak egingo dituztela, Bilbon.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;