Ekonomia -

Polemika Kutxabanken harira

Gipuzkoako Diputazioak auzitara eramango du Kutxabanken kontseilua

Martin Garitanok salatu duenez, "administrazio kontseiluko kideen kopurua 20tik 15era jaistearen helburua Bildu ahultzea eta PP sendotzea izan da".

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. EFE
Martin Garitano. EFE
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Diputazioak auzitara eramango du Kutxabanken administrazio kontseiluaren osaketa, Arabaren mesedetan Gipuzkoa kaltetzen duela uste duelako eta erabaki hori hartzea Kutxaren esku egon behar ez zela argudiatuta. Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak egin du iragarpena eta, bere esanetan, "administrazio kontseiluko kideen kopurua 20tik 15era jaisteko erabakiaren atzea Bildu ahultzea eta PP sendotzea dago". "Bilduren aurka jotzeagatik Gipuzkoari egin diote kalte", erantsi du. 2011ko abenduaren 29an, Kutxak onartutako estatu berrien ondorioz Gipuzkoa 6 kontseilari izatetik 4 izatera igaro zen eta bere indarra % 30etik % 26,6ra pasatu zen, ezberdintasun hori Arabaren mesedetarako izan zelarik. Garitanok esan du "oinarri juridikoak" egon badaudela erabaki horren aurka auzitara jotzeko, kutxen tartekatzerako kontratuak kontseiluaren antolaketa zein izan behar den zehazten duelako eta, aldatu nahi izatekotan, banaketa berria nola egin asanbladak erabaki behar duela, eta ez Kutxaren administrazioak, azpimarratzen duelako. "EAJk eta PPk euren onurarako adostu zuten zuzendaritza berriko kontseilarien banaketa, eta hori onartezina eta injustua da", kritikatu du. Horrenbestez, auzitara joko dutela iragarri du, oraindik helegitea ze instantziatan eta noiz aurkeztuko duten argitu ez badu ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea