Ekonomia -

Sagardoa

Aspaldiko sagar uztarik oparoenetakoa espero dute aurten Euskal Herriko sagardogileek

Zenbait sagastitan hasi dira, dagoeneko, fruitua biltzen eta egunotan ateratako muztiotik sortuko da 2021 Euskal Sagardoa.

Sagardoa. Argazkia: EFE
Sagardoa
Kalitate ezin hobekoa eta alkohol gutxiagoduna izango da aurtengo sagardoa

1:28

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aspaldiko sagar uztarik oparoena espero dute aurten Euskal Herriko sagardogileek, Euskal Sagardoa elkarteak jakitera eman duenez. Izan ere, aurtengo udaberriko loraldia "sekulakoa" izan da Euskal Herriko sagastietan, eta sagardo uzta ere halakoa izatea espero dute.

Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren ziurtagiripean dauden 250 kideetako batzuk hasi dira, dagoeneko, fruitua batu eta sagardotegiak hornitzen. Zapiain sagardotegian kasu, iritsi dira dagoeneko baserrietatik ekarritako lehen sagarrak.

Ion Zapiainek, sagardotegiko arduradunak, azaldu du aurtengoa uzta goiztiarra izaten ari dela. "Azken 20 urteetan, sagar uzta 15 bat egun aurreratu dela diote zenbait ikerketak. Guk, gainera, lehenengo heltzen diren barietateak nahiko goiz jasotzen ditugu, heldutasun egoera jakin batean, bilatzen dugun sagardo mota ekoizteko ezinbestekoa baita garaiz jasotzea", adierazi du.

Elkarteak argitu duenez, aurtengoa "ospatzeko urtea da, zalantzarik gabe". Hala ere, sagardo ekoizpen orekatua izateko eta urtetik urtera uzta berdintsua jasotzeko ahaleginak egin diren arren, azaldu dute oraindik "bide luzea" dagoela egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia azken ordukoa Gizartea albisteak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Euskal sagardotegiak