Itxi

2021/09/22

18:13

Ekonomia

Turismoa

Pandemia aurreko turismo datuak izan dira abuztuan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Javier Hurtado sailburuak azpimarratu du abuztuan "aurreikuspenak gainditu" direla, hoteletan 2019ko abuztuan baino bezero gehiago izango direlako.

  • Turistak argazkiak ateratzen. Artxiboko irudia: EFE

    Turistak argazkiak ateratzen. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Javier Hurtado Turismo sailburuak joan den abuztuan Euskal Autonomi Erkidegoko hoteletan izan diren datuak nabarmendu ditu, pandemia aurreko zifretara iritsi direlako.

Eustatek emandako datuekin "aurreikuspenak gainditu" direla adierazi du, "abuztu honetan 2019koan baino sarrera gehiago izan direlako hoteletan eta gau gehiago igaro direlako".   

Halaber, nekazal etxeei buruzko datuak datozen egunetan jakinaraziko dituztela gogora ekarri du eta aurreratu du gorakada nabarmena izango dela, "espero bezala naturari lotutako turismoa motor garrantzitsua izan delako".  

Hurtadok Astigarragan egin ditu adierazpenok, Sagardoetxearen 15. Urteurrena ospatzeko ekitaldien aurkezpenean. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea ere bertan izan da.

Sailburuak Sagardoetxea zoriondu du eta eskerrak eman dizkio "euskal kultura gastronomikoa" bultzatzeko egiten duen lanagatik.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;