• EU
  • ES
  • Albisteak
    • Politika
    • Ekonomia
    • Gizartea
    • Mundua
    • Kultura
    • Osasuna eta ongizatea
    • Teknologia
    • Zuzenean
    • Hauteskundeak
  • Kirolak
    • Futbola
    • Saskibaloia
    • Arrauna
    • Pilota
    • Txirrindularitza
    • Kirol gehiago
    • Sailkapenak
    • Zuzenean
    • Euskal Selekzioa
  • Telebista
    • Programazioa
    • Saioak
    • Bideoak
    • ETB1
    • ETB2
    • Etb basque
  • Irratia
    • Euskadi Irratia
    • Radio Euskadi
    • Radio Vitoria
    • Gaztea
    • EITB Musika
    • EITB Euskal Kantak
    • Programazioa
    • Saioak
    • Audioak
    • EITBPodkast
  • Besteak
    • Gaztea
    • 3kluba
    • Kosmos
    • EITBPodkast
    • Eguraldia
    • Trafikoa
    • Erabiltzaileak
    • Herriak eta hiriak
    • Bideoak
    • Audioak
    • Argazkiak
  • Zuzenean
  • Nahieran
  • EITB TALDEA
  • Politika
  • Ekonomia
  • Gizartea
  • Mundua
  • Kultura
  • Osasuna eta ongizatea
  • Teknologia
  • Zuzenean
  • Hauteskundeak

Ekonomia -

Aldi baterako txostenak

Aldi baterako erregulazioak bi fasetan luzatzea proposatu du Lan Ministerioak

Berdin mantenduko dira urriaren 31ra arte eta gero aldatu, 2022ko urtarrilaren 31 arte. Epealdi desberdinekin denbora eman nahi zaie enpresei eskaerak berritzeko. Administrazio-isiltasuna positibotzat hartuko da espedientea berritzeko eskaerari ebazpenik ematen ez zaionean.

Obra bateko langileak. EFE
Obra bateko langileak.
Obra bateko langileak. EFE

Europa Press | Eitb Media

publikatuta: 2021/09/23 17:03 (UTC+2)
azken eguneratzea: 2022/12/13 08:32 (UTC+1)
Whatsapp Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esteka kopiatuta

Aldi baterako lan-erregulazioko espedienteak urtarrilaren 31ra arte luzatzeko Espainiako Gobernuak eta eragile sozialek ostegun honetan egindako bilera behin betiko akordiorik gabe amaitu da, baina aurrerapenekin. Bihar 10:00etatik aurrera bilduko dira berriro.

Europa Pressek kontsultatutako Elkarrizketa Sozialeko Mahaiko iturrien arabera, luzapen berria bi fasetan egituratuko da: lehenengoan egun dauden baldintza berberetan mantenduko dira espedienteak urriaren 31ra arte; bigarrenak, berriz, baldintza berriak ezarriko ditu eta aurtengo azaroaren 1etik 2022ko urtarrilaren 31ra bitartean egongo da indarrean.

Bi epealdi ezartzearen helburua da enpresei txostenak berritzeko eskaera egiteko denbora gehiago ematea; hamar egun izango dituzte horretarako, urriaren 1etik 10era. Administrazioak, gero, hamar egun izango ditu erantzuteko. 

Joan den astearteko bileran, Espainiako Gobernuak planteatu zuen, epe horretan ebazpenik eman ezean, aldi baterako lan-erregulazioko espedientea berritzea ezetsitzat joko zela (isiltasun negatiboa), baina negoziazioaren iturriek baieztatu dute Gobernuak aldatu egin duela jarrera, eta administrazioaren isiltasuna positibotzat joko dela.

Salbuespenak eta prestakuntza

UGTren arabera, oraindik ere "eragozpenak" daude formakuntzari lotutako salbuespenei dagokienez, eta Exekutiboan "erresistentziak" daude langabezia-prestazioetan kontagailua hutsean jartzeko; sindikatuek, prestazio horiek gutxienez 2022ko ekainaren 30era arte iristea nahi dute.

UGTk defendatzen du, halaber, enplegu-erregulazioko espedienteak horien eraginez lanik egin gabe dauden langileentzako prestakuntza-ekintzekin lotzea ideia ona den arren, hori berme nahikoarekin egin behar dela, eta hori ez dela gertatzen planteatzen den lau hilabeterako akordio batean.

CCOO ados dago ez dela unea Covid-19 aldi baterako lan-erregulazioko espedienteen salbuespenak formakuntzarekin lotzeko, eta uste du hori espediente horiek modu estrukturalean ordezkatuko dituen barne-malgutasuneko mekanismoan jorratu behar dela. Sindikatuak eta enpresaburuak Gobernuarekin puntu hori negoziatzen ari dira  lan-erreformarako mahaiaren esparruan.

Unai Sordo buru duen CCOO Euskadik, halaber, aurreko akordioan agertzen ez ziren aldizkako langile finkoak berreskuratzea eskatu du, baita jarduera mugatzeko erregulazio espediente berriak egotea ere, pandemiaren ondorioz jarduerari murrizketak ezartzen bazaizkio.

Aldeek bihar jarraituko dute negoziatzen. Asmoa da aldaketa horiek guztiak datorren asteartean, hilak 28, Ministroen Kontseiluan onartzea, Aldi baterako lan-erregulazioko espedienteen egungo eskema irailaren 30ean indargabetuko da. 

Erlazionatutako edukiak

Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren bilera Madrilen. Artxiboko argazkia: EFE

Aldi baterako lan-erregulazioak 2022ko urtarrilaren 31 arte luzatzea proposatu du Espainiako Gobernuak

Gizarte Elkarrizketarako Mahaia

Aldi baterako lan-erregulazioko txostenak luzatzeko akordioa sinatu du Gizarte Elkarrizketarako Mahaiak

Espainiako Gobernuaren bilera.

Aldi baterako lan-erregulazioak irailaren 30era arte luzatu ditu Espainiako Gobernuak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Enpresaburuak CCOO UGT Koronabirusa Industria CEOE
Bisitatuena
  • Albisteak
  • Kirolak
  • Kultura
  • Telebista
  • Irratia
    • Telebista:
    • Programazioa
    • Telebista Programak
    • Bideoak
    • Irratia:
    • Euskadi Irratia
    • Radio Euskadi
    • Radio Vitoria
    • Gaztea
    • EITB Musika
    • EiTB Euskal kantak
    • Programazioa
    • Irrati programak
    • Audios
    • Azken Albisteak:
    • Polilika albisteak
    • Ekonomia albisteak
    • Gizartea albisteak
    • Mundua albisteak
    • Bitxikeriak
    • Jendea
    • Teknologia
    • Kirolak:
    • Futbola
    • Emakumeen kirola
    • Pilota
    • Txirrindularitza
    • Saskibaloia
    • Surfa
    • Arrauna
    • Motorra
    • Kirol gehiago
    • Kirola zuzenean
    • Kultura:
    • Musika
    • Zinema
    • Literatura
    • Artea
    • Bertsolaritza
    • Gastronomia
    • Euskara
    • Zinemaldia
    • Multimedia:
    • Bideoak
    • Argazkiak
    • Audioak
    • Gaztea
    • 3 Kluba
    • Eguraldia
    • Trafikoa
    • Zozketak doan
    • Loteria
    • Hauteskundeak
    • Parte hartu
    • Gai interesgarriak
    • Herriak eta hiriak
    • Nola ikusi eta entzun EiTB
    • Podcast
    • Prentsa Aretoa
Facebook Instagram Twitter Linkedin Telegram Youtube Rss Newsletterra
© 2023 EITB.
Pribatutasun Ataria Lege Oharra Cookien erabilera Cookien konfigurazioa Gardentasuna Kontaktua Web mapa
Entidad adherida a Confianza Online