Ekonomia -

ENPLEGUA

Laneratzea eta enplegua sustatzeko hiru berrikuntza-zentro izango ditu Euskadik

Egoitza nagusia Gasteizen kokatuko da, eta azpiegoitzak, berriz, Errenterian eta Sestaon.

Astearte honetan, Euskadiko Enplegurako Berrikuntza Zentroen sarearen aurkezpena. Irudia: EFE
Astearte honetan, Euskadiko Enplegurako Berrikuntza Zentroen sarearen aurkezpena.
Astearte honetan, Euskadiko Enplegurako Berrikuntza Zentroen sarearen aurkezpena. Irudia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburuak Euskadiko Enplegurako Berrikuntza Zentroen sarea aurkeztu du astearte honetan. Guneok hiru lurraldeetan banatuta egongo dira, eta sarean lan egingo dute, laneratzea eta kalitatezko enplegua sustatzen dituzten proiektu berritzaileak bultzatzeko.

Gerardo Gutierrez Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendariak lagunduta bisitatu du goizean Mendiak sare horren egoitza nagusia, Gasteizen kokatuta dagoen aintzinako etxe handia bat. Eraikin hori Europako MRR funtsetatik datozen 4,1 milioi euroko inbertsioarekin birgaituko dute, eta gauzak ondo bidean, datozen bi urteetan amaituta egotea espero dute.

Bi azpiegoitzak, berriz, Errenterian (Gipuzkoa) eta Sestaon (Bizkaia) egongo dira, eta Lanbidek kudeatuko du sarea. Aurkezpenean Mendiak azpimarratu duenez, egoitza nagusi horrek aukera handiak ematen ditu etorkizunari begira, eta gainerako erkidegoetan helburu berarekin martxan jarriko diren egoitzekin koordinatuta egongo da.

Lehendakariordearen arabera, "berrikuntza-poloa" sortu nahi dute, enpleguaren etorkizuneko joeren "prospekzioa", langabezian daudenei edo lana aldatu nahi dutenei prestakuntza politikekin laguntzeko. 

Sailburuak gogorarazi du garrantzitsua dela sarean lan egitea Euskal Autonomia Erkidegoan eta gainerako erkidegoekin, etorkizunean aurreikusten den enpleguaren eraldaketa "erradikalari" aurre egin ahal izateko; izan ere, enplegu mota berriak sortuko dira eta beste batzuk desagertu egingo dira.

Gasteizko egoitza nagusia hartuko duen eraikinaren berreraikuntza modu berritzailean egingo da, eta birgaitzeak langabezian daudenei enplegurako prestakuntza-lanak barne hartuko ditu.

"Espainiako Gobernuarekin eta Europar Batasuneko MRR funtsekin lankidetzan aritzeko aukera paregabea da hau, eta jauzi kualitatiboa egiteko eta kalitatezko lanpostuak lortzeko aprobetxatu behar dugu", esan du Mendiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Donostia Gaurko albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Lana albisteak Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz albisteak Errenteria albisteak Gaurko azken ordukoa