Ekonomia -

Aldi baterako kontratazioa

Langile ez-finkoak kontratatzeko zerrendetan izena emateko epea zabaldu du Osakidetzak

Administrari laguntzaile, zeladore, erizain edo sukaldaritzako kontratazio zerrendak osatuko dira. Izena emateko epea azaroaren 4an amaituko da, eta eskaera Osakidetzaren webgunean egin daiteke.

Basurtuko Ospitaleko ZIUa.
Basurtuko Ospitaleko ZIUa.
Basurtuko Ospitaleko ZIUa.

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak Euskal Osasun Zerbitzuko langile ez-finkoak kontratatzeko zerrendetan izena emateko epea ireki du astelehen honetan. Eskaera Osakidetzaren webgunearen bidez egin daiteke azaroaren 4ra arte, Osakidetzak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Telematikoki soilik egin daitezke eskabideak, eta horiek jasotzean, kontratazio zerrendak osatuko dira lanbide kategorien arabera: izan adminitrari laguntzaile, zeladore, erizain edo sukaldaritzakoak.

Osakidetzak ohar baten bidez jakinarazi duenez, berritasun gisa, epea amaitzen den unean, zerrendak irekita mantenduko direla azaldu du, baina izena ematen duten pertsonak gordailu batean sartuko dituztela, eta, behar izanez gero, zerrendan sartu.

Gainera, hautagaiak hautatzeko aukerak areagotu eta zerrendak prestatu eta kudeatzeko prozesua digitalizatu egingo dela azaldu du.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluak Osakidetzako langileen behin-behineko zerrendak kudeatzeko eta arautzeko akordio berri bat onartu zuen uztailean.

Pasa den irailean aplikazio informatikorako sarbidea indargabetu behar izan zuten, eskabideen erregistroan akats bat antzeman ondotik, eta egindako eskaera guztiak bertan behera geratuko ziren. Orain, arazoa konpondu den honetan, izena eman daiteke dagoeneko Osakidetzako zerrendetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasunari buruzko albisteak Osakidetza Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoa Araba EAE albisteak Ekonomia berriak Gaurko titularrak Albisteak Osasun albisteak gaur