Itxi

2021/10/05

21:26

Ekonomia

Enplegu publikoa

Langile publikoen soldata %2 igotzea proposatu du Espainiako Gobernuak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

LAB sindikatuak adierazi du "onartezina" dela Euskal Herriko langileen soldatak Madrilen erabakitzea, eta ohartarazi du igoera hori ez dela nahikoa, KPIaren azpitik dagoelako.

  • Lidia Sanchez Funtzio Publikoko Estatu idazkaria. Argazkia: EFE

    Lidia Sanchez Funtzio Publikoko Estatu idazkaria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Datorren urtean administrazio publikoetako langileen soldata % 2 igotzea proposatu du Espainiako Gobernuak, EFE agentziak jakinarazi duenez.

Lidia Sanchez Funtzio Publikoko Estatu idazkaria administrazio publikoetako sindikatuekin (UGT, CSIF, CIG eta ELA) bildu da gaur goizean proposamenaren berri emateko.

CCOO sindikatuak uko egin dio batzarrean parte hartzeari, Espainiako Gobernuak erabakia hartuta duela eta negoziaziorako aukerarik ez dagoela iritzita.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak baieztatu du igoera hori aplikatuko zaiela Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako langile publikoei ere, baldin eta proposamen horrek aurrera egiten badu.

Bestalde, LAB sindikatuak adierazi du "onartezina" dela Euskal Herriko langileen soldatak Madrilen erabakitzea, eta ohartarazi du igoera hori ez dela nahikoa, KPIaren azpitik dagoelako.

 

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;