Ekonomia -
GREBA
Renfeko makinistek bertan behera utzi dute urriko zubirako deitutako greba
Tren-langileen Sindikatuak, ostera, ostiralerako, astelehenerako eta astearterako deitutako lanuzteei eutsi die. Dena dela, gutxieneko zerbitzuak errespetatuko dituela adierazi du.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Tren Makinista eta Laguntzaileen Espainiako Sindikatuak (SEMAF) akordioa lortu du zuzendaritzarekin, eta bertan behera utzi du Renfen urriko zubirako deituta zuen greba. Hala ere, Tren-langileen Sindikatuak (Sindicato Ferroviario) eutsi egin die urriaren 8 (ostirala), 11 (astelehena) eta 12rako deitutako lanuzteei, baina gutxieneko zerbitzuak errespetatuko dituela adierazi du.
Ohar batean, Renfek konpromisoa hartu du pandemiagatik kendutako zerbitzuak pixkanaka berreskuratzeko eta makinista gehiago kontratatzeko. Horren esanetan, alarma egoera amaitu zenetik 924 makinista berri hartu ditu, eta 5.720 makinista ditu gaur egun.
Renfek barkamena eskatu die bidaiariei, eta, jakinarazi duenez, dagoeneko 70.000 txartel erosteko erabilitako dirua itzuli die bezeroei, "kosturik gabe".