Ekonomia -
Hornidura arazoak
Gasteizko Mercedes lantegiak hiru txandatan lan egingo du datorren astean, astelehenetik ostiralera
Enpresako zuzendaritzak beharginei eman die jada erabaki horren berri, piezen hornidurarekin dauden zalantzak direla eta. Bestalde, urriaren 23an, larunbata, ez dutela lan egingo baieztatu dute.
Agentziak | EiTB Media
Datorren astean, astelehenetik ostiralera, hiru txandatan ekoizpenari helduko diotela jakinarazi die Gasteizko Mercedes-Benz lantegiko zuzendaritzak langileei. Ondorioz, urriaren 23an, larunbata, ez dutela lan egingo baieztatu dute.
Enpresako zuzendaritzak beharginei eman die jada erabaki horren berri, piezen hornidurarekin dauden zalantzak direla eta.
Azken hilabeteetan, Gasteizko Mercedes-Benz lantegiak behin baino gehiagotan eten behar izan du ekoizpena. Gainera, ekoizpen aurreikuspenetan murrizketak egin behar izan ditu, osagai elektronikoen gabeziagatik.