Ekonomia -
Forbes zerrenda
Daniel Mate enpresari gipuzkoarra, Estatuko hamar pertsona aberatsenen artean
Guztira, zazpi euskal herritar agertzen dira Forbesen zerrendan. Beste urtebetez jarraian, Amancio Ortega da Espainiako enpresaririk aberatsena.
EITB MEDIA
Forbes aldizkariak 2021eko Espainiako pertsona aberatsenen zerrenda publikatu du eta hamargarren tokian Daniel Mate enpresari gipuzkoarra ageri da, 2.200 milioi eurorekin.
Glencore metal eta meatzaritza multinazionaleko hirugarren akziodun nagusia da. "Bi urtez Burtsan behera egin ostean, kotizazioa berreskuratu du eta Daniel Matek jauzi izugarria eman du urtebetean bere ondasunak ia bikoizteraino: 2020an, hogeigarren tokian egon zen, 1.200 milioi eurorekin; eta aurten, bederatzigarren postura igo da, 2.200 milioirekin", azpimarratu du Forbesek.
Guztira, zazpi euskal enpresari agertzen dira Estatuko 100 pertsona aberatsenen zerrendan. Hauek dira: Jose Maria Aristrain ArcelorMittaleko akzioduna (950 milioi euro); Juan Luis Arregi Enceko presidentea (650 milioi); Victor de Urrutia Vallejo Asua konpainiako jabea (650 milioi); Jose Maria Galindez Zubiria Solar Pack enpresako presidenteordea (400 milioi); Carmen Ybarra Onchenako jabea (325 millones); eta Joseba Grajales Kerlaty konpainiako jabea (250 milioi).
Beste urte batez jarraian, Amancio Ortega Inditexeko akziodun nagusia da Espainiako enpresaririk aberatsena, 67.000 milioi eurorekin. 2020an baino 10.000 euro gehiago bildu ditu aurten.