Ekonomia -
Higiezinen merkatua
Neinor Homes euskal promotorea Via Celere erostea aztertzen ari da
Taldea Varde funtsaren konpainia bereganatzeko negoziatzen ari da. Operazioak 37.000 etxebizitzako erraldoi bat sortuko luke.
Agentziak | EiTB Media
Via Celere konpainiarekin bat egiteko operazioa aztertzen ari dela baieztatu du Neinor Homes euskal enpresak, baina oraindik ez da inolako akordiorik itxi, eta erabakiren bat hartuko ote den ez dute zehaztu.
Expansion egunkariak astelehen honetan jakitera eman duenez, taldea Varde funtsaren konpainia bereganatzeko negoziatzen ari da. Operazioak 37.000 etxebizitzako eta 3.770 milioiko erraldoi bat sortuko luke.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak badaezpada eta berehala Neinor Homes konpainiako akzioen kotizazioa bertan behera utzi du goizean, balizko operazioaren berri eman duten informazioen aurrean.
Orain, merkatuari jakinarazi dionez, higiezinen promotoreak onartu du balorazio prozesu batean parte hartzen ari dela, Via Celere sustatzailearekin operazioa ixteko aukera aztertzeko.
Horregatik, konpainiak konfidentzialtasun eta esklusibotasun akordioa sinatu du dagoeneko, eta finantza eta lege aholkulariak lanean ditu jadanik, operazioa gauzatzeko.
Urte hasieran, Neinor Homesek Quabit Inmobiliaria xurgatu zuen, ia 56 milioi euroko kapital-zabalkuntza baten bidez.