Itxi

2021/11/09

10:07

Ekonomia

Pentsioak

Kotizazioak beste koxka bat igotzea proposatu du Espainiako Gobernuak, % 0,5etik % 0,6ra

O.P. | Eitb Media

% 0,6ko igoera horretatik % 0,4 enpresak ordaindu beharko du eta % 0,2 langileak. Sindikatuek ontzat jo dute neurria baina Escrivak pentsio erreformen proposamena osatzea espero dute. Enpresariek arbuiatu egin dute igoera, enpresen kostu ekonomikoarentzako gainzama delako.

  • Langile bat. Eitb.

    Langile bat. Eitb.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Langileen kotizazio sozialak koxka bat igotzea proposatu du Espainiako Gobernuak, hamar urtean % 0,5etik % 0,6ra, Jose Luis Escriva Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak atzo elkarrizketa sozialaren mahaira eramandako testuaren arabera.

% 0,6ko igoera horren % 0,4 enpresak ordainduko luke eta gainerako % 0,2 langilearen gain geldituko litzateke, mahai sozialeko kide den UGT sindikatuak adierazi duenez. 

UGT eta CC.OO. sindikatuek "ontzat" jo dute Gobernuak Belaunaldiarteko Ekitatearen Mekanismoaren definizioari dagokionez izandako jarrera-aldaketak, diru-sarrerak hobetuz, egungo pentsio-sistemaren Jasangarritasunaren Faktorea ordezkatzeko.

Halere, biek al biek espero dute Exekutiboak bere proposamena hobetzea "nahikotasunaren bidetik", horrek elkarrizketa sozialean etorkizunean egon daitezkeen negoziazioetan aurrebaldintzarik ezarriko ez badu ere. 

UGT eta CC.OO.-k adierazi dut arlo honen gainean lanean jarraituko dutela datozen egunetan. 

Joan den astean, kotizazioak igotzeko proposamenak ezinegona eragin zuen Espainiako Enpresa Erakundeen Konfederazioan (CEOE); izan ere, diotenez, horrek enpresen kostuek gora egitea dakar berriro, 2022ko aurrekontu-proiektuan jasotako Sozietateen gaineko Zergaren gutxieneko tasaren igoeraren eta lanbide arteko gutxieneko soldataren (LGS) igoeraren ondoren. Igoera berria deitoratu dute, enpresa-gastua are gehiago igotzea dakarrelako.

Ildo beretik mintzatu da gaur goizean Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidentea Euskadi Irratian, esan duenez, igoera hori "ez da lagungarria izango lanpostuak sortzeko eta susperraldiaren bidetik sakontzeko". 

Gauzak hala, 2023tik aurrera jarriko litzateke indarrean Belaunaldiarteko Ekitatearen Mekanismoa, hamar urterako, gaur egun 2100 milioi baino pixka bat gehiago dituen pentsioen Erreserba Funtsa gizentzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;