Itxi

2021/11/10

23:20

Ekonomia

Lan-gatazka

Garraiolariek hiru eguneko greba iragarri dute abendurako

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Lanuzteak abenduaren 20an, 21ean eta 22an izango dira. Kamioilarien batzordeak adierazi du Espainiako Gobernuak "errotik" aldatu behar duela bere jarrera gatazkari konponbidea eman nahi badio.

  • Kamioien ilara bat. Artxiboko argazkia: EFE

    Kamioien ilara bat. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Errepideko Garraiolarien Espainiako Batzordearen merkantzia departamenduak hiru greba egun iragarri ditu abenduaren 20an, 21ean eta 22an, Espainiako Gobernuak sektorea "abandonatu" duela salatzeko.

Komiteak ohar batean azaldu duenez, urteak daramatza hainbat aldarrikapen negoziatu nahian, besteak beste, erregaiaren prezioaren igoerari irtenbidea ematea, garraiolariei zama-lana egiteko debekua kentzea edota langileei zuzendutako deskantsurako eremu seguruak eraikitzea, "baina dagoeneko pazientzia agortu egin zaigu", ohartarazi dute.

Halaber, bezeroen jarrera ere kritikatu dute, egungo egoera ekonomikoa eta indarrean dagoen kontratuak ematen dien nagusitasuna bere interesen mesedetan erabiltzen ari direla aurpegiratuta. "Kamioilariak lan-baldintza krudeletan eta umiliagarrietan ari dira lanean eta horrek garraiolari falta ekarri du", salatu dute.  

Gauzak horrela, grebara jotzea beste aukerarik izan ez dutela adierazi dute eta gatazka konpontzeko bide bakarra Espainiako Gobernuak nahiz bezeroek "jarrera errotik eta premiaz aldatzea" dela azpimarratu dute.   

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;