Ekonomia -

Enplegu publikoa

Lanpostu publiko berean 5 urtez egondako langileak finko egitea adostu dute PSOE, Unidas Podemos, ERC eta EAJk

Itunaren arabera, lanpostu publiko berean bost urte edo gehiago daramaten bitarteko langileak finko izatera pasatuko dira lanpostu horrek eskatzen dituen baldintzak betez gero, baina oposizio batera aurkeztu behar izan gabe.

Gasteizen egindako lan-deialdi publiko bat. Artxiboko argazkia: EFE
Gasteizen egindako lan-deialdi publiko bat. Artxiboko argazkia: EFE
Gasteizen egindako lan-deialdi publiko bat. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost urtez lanpostu publiko berean egon diren bitarteko langileak oposiziorik egin gabe finko bilakatzea adostu dute gaur PSOEk, Unidas Podemosek, ERCk eta EAJk, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 50.000 bitarteko langile inguru daude, eta Nafarroan, beste 15.000. 

Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen erreforma batzordean bozkatuko dute lehendabizi, eta ondoren eramango dute Kongresuko osoko bilkurara. Edonola ere, lau talde horien babesa nahikoa izango litzateke egitasmoa onartzeko.

Itunaren arabera, lanpostu publiko berean berean bost urte edo gehiago daramaten bitarteko langileak finko izatera pasatuko dira lanpostu horrek eskatzen dituen baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko deialdi batera aurkeztuta, baina oposiziorik egin gabe.

Betebeharreko baldintza horiek zeintzuk diren definitzea tokian tokiko administrazioen ardura izango da, eta sektore publikoan dagoen behin-behinekotasun tasa handia txikitzeko ezohiko deialdia behin bakarrik egin ahalko dute.

Administrazio publikoan ez ezik, lanpostuak egonkortzeko irizpide berri horiek sozietate, enpresa, fundazio eta partzuergo publikoetan ere aplikatuko dituzte.

Hain justu ere, Eusko Legebiltzarrean ostegun honetan onartu dute Administrazioko Kidego eta Eskala legea, EAJren eta PSE-EEren babesarekin.

Esperientzia handiko bitarteko langileentzat lan eskaintza publiko espezifikoak edo berezituak antolatzea aurreikusten zuen legearen zirriborroak, baina azkenean xedapen hori kentzea erabaki dute jeltzaleek eta sozialistek, Estatuko araudi berriaren irizpideen zain geratuz.

Testuinguru horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak bertan behera utzi ditu urtea amaitu baino lehen abian jarri behar zituen zortzi lan-eskaintza publiko, legedian izango diren aldaketek deialdi horietan eragin zuzena izan dezaketela argudiatuta.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV PSOE Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan Eskaintzak ERC